Alerta Meteorologikoak
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Eguerditik aurrera, olatuen altuera 5 metrotik gorakoa ere izan daiteke, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4-5 metroko olatuak altxatuko ditu. Ostiralean, oro har, eguraldi nahasiagoa izango dugu Euskal Herrian, batez ere kostaldean.
Adam ekaitzak lau hildako utzi ditu, eta konfinamendua bertan behera utzi dute
Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak beste ES-Alert mezu bat bidali die Alacanteko eta Valentziako herritarrei, joan-etorririk ez egiteko eskatzen. Hurrengo orduetan Valentzian egoerak hobera egingo duela espero dute, baina ekaitzak Katalunia eta Balear Uharteak astinduko ditu.
Egoerak hobera egin du Valentzian, eta Generalitateak konfinamendua kendu eta Armada erretiratu du
Guardia Zibilak 2.141 pertsona ebakuatu eta 496 erreskatatu ditu (423, Valentzian, eta 73, Alacanten).
Adamek irudi gogorrak utzi ditu Olivan
145 udalerri konfinatu dituzte eta helikopteroak lanean ari dira teilatuetan harrapatuta dauden pertsonak erreskatatzeko.
Alerta gorrian jarraitzen dute Valentzian eta Alacanten, Adam ekaitza Kataluniara bidean da eta
Espainiako Armada lanean hasi da Olivan (Valentzia). 2.000 pertsona baino gehiago etxetik atera dituzte inguruan.
Emakume bat hil da Kataluniako euriteetan eta alerta gorria ezarri dute Valentzian eta Alacanten
Militarrak Eivissa eta Mallorcara joan dira intzidentzietan laguntzeko. Alarma gorria dago Valentzian eta Alacanten astelehenean. ES-Alert mezuak ere bidali dira Almeriako 50 herritara. Astelehen arratsaldean, ekaitzak Kataluniarantz joko du berriz.
Albiste izango dira: Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrena, abisu horia euriagatik eta taxilarien manifestazioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Abisu horia gaur eta bihar arratsalderako, euri-jasa handiengatik
Abisua 15:00etatik gauerdira arte egongo da indarrean, metro koadroko 15 litro baino gehiago bota ditzake eta. Tenperatura ere nabarmen jaitsiko da.
Uholdeak Bilboko Alde Zaharrean, eta Artatzako errepidea itxita Leioan
Euri jasa handiek ur pilaketak eragin dituzte Bilboko hainbat tokitan, eta Artatza errepidea itxi dute.
Euriteek uholdeak eragin dituzte Bilboko Zazpikaleetan eta Artatzako errepidea itxi dute
Arratsaldean gogotik bota du, eta Arrigorriagan eta Bilbon metro koadroko 60-70 litro pilatu dira. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren arabera, SOS Deiak zerbitzuak 150 bat abisu jaso ditu euriteekin lotuta.
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Gaztela-Mantxako Juntak jakitera eman duenez, metro koadroko 142 litro ur bildu dituzte Madrigueras Albaceteko udalerrian. Uholdeen ondorioz, 102 urteko emakume bat hil da, urak metro bat baino gehiagoko altuera hartu ostean haren etxe barruan.
Albiste izango dira: etxebizitza dekretuen bozketa, espekulazioaren aurkako mobilizazioak eta alerta gorria penintsulako ekialdean
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon
Abuztua bigarren hilabeterik beroena izan da 1970etik, eta mendeko lehorrenetakoa Euskadin
Batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,4 °C altuagoa izan da, eta muturreko beroak, lehorteak eta prezipitazio handiek markatu dute hilabetea. Gainera, hainbat fenomeno meteorologikok 17 abisu hori aktibatzea eragin dute.
Ekaitz bortitz batek ia 90 litro utzi ditu metro koadroko hiru orduan Tarragonan
Suhiltzaileek 491 intzidentzia artatu dituzte denboraleagatik Katalunian, eta gorabehera handienak Tarragonan izan dira (434 jarduketa). Azken datuen arabera, 30 zauritu izan dira, eta horietatik lau erietxera eraman dituzte.
Ur-goraldiak iragarri dituzte Nafarroako ubide txikietan eta sakanetan
Euri zaparrada eta ekaitz gogorren ondorioz hainbat probintziatan, tartean Nafarroan, ezarritako abisuak direla eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak albiste meteorologikoei adi egoteko gomendatu die herritarrei.
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Bi emakume hil eta bi adingabe zauritu dira Ponferradatik gertu (Leon) izan diren uholdeetan
19:30 aldera jaso dute gertatutakoaren berri larrialdi zerbitzuek. Sei pertsona harrapatu ditu uholdeak.