Ur-goraldiak iragarri dituzte Nafarroako ubide txikietan eta sakanetan
Euri zaparrada eta ekaitz gogorren ondorioz hainbat probintziatan, tartean Nafarroan, ezarritako abisuak direla eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak albiste meteorologikoei adi egoteko gomendatu die herritarrei.
Iruñea, euripean. Artxiboko argazkia: EITB
Espainiako Meteorologia Agentziak (Aemet) abisu horia mantenduko du igande honetan Nafarroan, euriteak eta ekaitzak izateko arriskuagatik. Iragarpenaren arabera, Pirinioetan eta Ebroko Erriberan izango du eragin handiena.
Abisuek Huesca, Lleida, Zaragoza eta Teruel probintziei ere eragiten diete, eta Ebroko Ur Konfederazioak sakanetan eta ubide txikietan bat-bateko ur-goraldiak izateko arriskua dagoela ohartarazi du.
Prentsa ohar baten bidez, datu meteorologiko eta hidrologikoen bilakaera Aemeten eta Ebroko Arroko Informazio Hidrologikoaren Sistema Automatikoaren bitartez jarraitzeko gomendatu die Konfederazioak herritarrei, eta Babes Zibileko zerbitzuen oharrak kontuan izateko eskatu die.