Nafarroa
Indarkeria matxistaren aurrean emakumeak ez daudela bakarrik eta babes-sare oso bat dutela gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak
Nafarroako Gobernuko presidenteak, Maria Chivitek, mezu garbia helarazi die indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei: salaketarik aurkeztu beharrik gabe eta haien egoera administratiboa edozein dela ere, doako arreta sozial, juridiko eta psikologikoa bermatuta dutela Nafarroan.
Hauek dira azaroaren 11ko grebarako gutxieneko zerbitzuak Nafarroan
Asteazkeneko greba deialdiaren harira, funtsezko zerbitzuen funtzionamendua bermatuko du Foru Gobernuak osasun arloan, hezkuntzan, gizarte zerbitzuetan, larrialdietan eta justizian.
Chivitek "amorrua" adierazi du Iruñean izandako eraso homofoboaren aurrean: "Gorrotoak ez du lekurik Nafarroan"
Maria Chivite Nafarroako presidenteak "maitasuna" eta "babesa" helarazi dizkie ostegunetik ostiralerako goizaldean Iruñean eraso homofobo baten biktima izan ziren bi gazteei.
Kanpainaurreko ekitaldiak: azaroak 8, igandea
Kanpaina hasi aurreko azken igandean, alderdiek intentsitatea igo dute euren ekitaldi politikoetan. EAEn, PSOE, EAJ, EH Bildu, PP eta Fronte Zabalak egin dituzte ekitaldi politikoak, eta Podemos Euskadik ez du ekitaldirik egin. Nafarroan, UPN-PPk eta Fronte Zabalak egin dituzte ekitaldiak.
Sutea izan da Berako etxebizitza-eraikin batean
Sua tximinia batean piztu da eta teilatura zabaldu da. Ez da inor zauritu.
A-15 errepidea moztu dute Areson auto bat kiskali ostean
Auto batek su hartu du Leitzarango autobidean, A-15ean, eta erabat kiskalita geratu da. Autobidea aldi baterako itxi behar izan dute eta auto-ilarak sortu dira. Berriro ireki arren, eskuineko erreia itxita izan dute kiskalitako autoa erretiratu arte.
Lizarraldeko bizilagunek protesta egin dute "lurraldeari larriki eragiten dioten proiektu-oldearen" aurka
Antolatzaileek salatu dutenez, meatzeak instalatzeko zundaketek, hidrogenoa eta helioa bilatzeko azterketak, biometanoko makroplantak, makrogranjak eta beste hainbat proiektuk 100 herriri mehatxu egiten diete.
Hauteskundeen atariko eztabaida saioa egin dute Nafarroako hautagaiek Radio Euskadin
UPN-PPko Leticia San Martin, PSNko Juan Cruz Cigudosa, EH Bilduko Eneka Maiz, Voxeko Socorro Sada, Fronte Zabaleko Javier Ibañez eta Geroa Baiko Pablo Azkona izan dira larunbat honetan Radio Euskadiko "Parlamento en la Ondas" saioko eztabaida politikoan.
Etxebizitza erosteagatik gazteentzako % 15eko kenkaria indarrean jarri du berriro Nafarroak
Exekutiboko kideek (PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa) eta EH Bilduk adostu dute neurria. Zehazki, PFEZaren tarifa % 5eraino deflaktatzea aurreikusten du 51.266 eurotik beherako errenten kasuan, eta % 4raino hortik gorakoetan.
Industria-ekoizpenak % 4,7 egin du gora Euskadin irailean, eta % 5,5 behera Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoko hazkundea Estatuko batezbestekoa baino bi puntu handiagoa izan da; Nafarroan, berriz, autonomia-erkidego guztietako beherakadarik handiena izan da. Espainiako Estatuan, industria-ekoizpena % 2,5 hazi da.
Vivanta hortz kliniken itxierak utzitako kaltetuek irtenbide bateratua eskatu dute Portugaleten egindako elkarretaratzean
Euskadiko 4 zentro eta Nafarroako bat itxi dituzte urtebetean, zorrengatik. Milaka bezero geratu dira tratamendua burutu gabe, baina ordaintzen jarraitu behar dute.
Pitillaskoa bezalako istripuak saihesteko premiazko neurriak eskatu dituzte sindikatuek
UGTk eta CCOOk elkarretaratzea egin dute Iruñean, Pitillasen (Nafarroa) izandako lan-istripuaren ondorioz. Hiru pertsona hil ziren, etxalde batean. Lan-ezbeharren aurkako inbertsio sakona eta baliabide gehiago eskatu dituzte.
Hiru langile hil dira Pitillasko txerri ustiategi batean
Hiru beharginak minda biltzeko hobi batean geratu dira harrapatuta, oxigeno gutxiko eremu batean. Larrialdi zerbitzuetako langileek ezin izan dute ezer egin 61, 37 eta 33 urteko Caparrosoko hiru bizilagunen bizitza salbatzeko. Dirudienez, familia berekoak ziren hildako hiru gizonak.
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik, Nafarroan
Adostasunez emandako epaia da, eta kaltea konpontzeko ahalegina eta drogazaletasuna aringarri gisa onartu dira.
Afiliatuen kopuruak gora egin du urrian EAEn eta Nafarroan, baina langabe kopuruak ere egin du gora
Urrian, 14.524 afiliatu gehiago zenbatu dituzte EAEn eta 2.541 gehiago, Nafarroan. Aitzitik, irailetik urrira langabezia % 2,12 igo da (2.316 langabe) EAEn eta % 2,37, Nafarroan (719 langabe).
Sei euskal herritar daude Espainiako 100 aberatsenen Forbes zerrendan
Oraingo zerrendan ez dago Antonio Jainaga siderurgia-enpresaburua, 2024an 96. postuan kokatu zena. 2025eko lehena Daniel Mate donostiarra da: 3.500 milioi euroko ondarearekin, 12. postuan kokatzen da Espainiako aberatsenen artean.
Nafarroako hautagaitzak Kongresu eta Senaturako
Hautagai-zerrenda osoak azaroaren 29ko Hauteskunde Orokorretarako: EH Bildu, Fronte Zabala, PSN-PSOE, Eguzkilore, Geroa Bai, Mundo+Justo, UPN-PP, Se Acabó la Fiesta, Vox, Podemos, Frente Amplio, PACMA eta PCTE.
Azaroari ekiteko, negu giroa
Aste hasieran batez ere, hotz egingo du goizean eta gauean, eta udazkeneko lehen izotzak egingo ditu. Oro har, ez da euririk izango, zeru gainak guztiz garbi egongo ez badira ere.
Nafarroako aurrekontuak aurrera ateratzeko akordioa itxi dute Foru Gobernuak eta EH Bilduk
Aurreko zazpi urteetako formula bera erabiliko dute: EH Bilduk abstentziora joko du, egitasmoak aurrera egitea errazteko.
Nafarroan modu irregularrean bildutako 88 kilo perretxiko konfiskatu dituzte
Erroko eta Ultzamako zentro mikologikoei eman dizkiete atzemandako perretxikoak, ondoren jantoki sozialetan banatzeko. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egingo du gertatutakoaren jarraipena.