Nafarroa
Maria Caballero izango da UPNren Iruñeko alkategaia
Caballero alderdi erregionalistaren senatari eta Iruñeko zinegotzia da gaur egun. 2023ko udal hauteskundeetan, hirugarren joan zen Cristina Ibarrola buru zuen zerrendan.
Nafarroa Oinez jaia ospatuko dute igandean Zizur Nagusian
Ibilbidea Zizur Nagusia-Ardoi eta Gazolatz inguruan egingo dute, eta hiru gune nagusi izango ditu: bi bertako lursailetan, eta hirugarrena, Zizur Nagusiko Luis Ibero plazaren inguruan. Horrela, herrigunea eta natur ingurunea uztartuko dituen ibilbidea osatuko dute.
Asironek arbuiatu egin ditu Iruñeko istiluak, eta "probokazioei eta faxismoari" egotzi dizkie
Iruñeko alkatearen iritziz, Vito Quiles ultraeskuineko asaldatzaileak ez zuen bere ekitaldia egiteko tokia ausaz aukeratu: "Iruñea aukeratu zuen oso antifaxista delako".
Udazken giroa astebururako
Eguraldia erabat aldatuko da ostiraletik aurrera. Prezipitazioak izango ditugu eta tenperaturak behera egingo du.
Zauritu bat, hiru atxilotu, karga polizialak eta istiluak, Vito Quiles ultraeskuineko asaldatzailearen ekitaldiaren harira, Iruñean
Polizia Nazionalak eta Foruzaingoak ekitaldia egin den Yamaguchi plaza blindatu dute, baina tentsio uneak bizi izan dira ultraeskuineko asaldatzailearen aldekoen eta ekitaldia gaitzesteko mobilizatu den pertsona talde baten artean. Poliziek egindako kargek zauriak eragin dizkiote gizon bti buruan.
Bi zauritu, horietako bat larri, Corellan
Bardon bidean jazo da istripua, 13:25 aldera, biak zihoazen motorra bidetik aterata. 17 urteko gazte batek femurra hautsi du, eta 18 urteko beste gazte batek traumatismo larria du buruan.
Altsasu auziak, 10 urte: "Uste dut noizbait honen atzean nor egon den jakingo dugula"
10 urte igaro dira Altsasuko auzia eragin zuten gertaerak izan zirenetik. Altsasuko Koxka tabernan bi guardia zibilekin eta haien bikotekideekin izandako liskar baten harira, Espainiako Auzitegi Nazionalak zortzi gazte zigortu zituen. Nahiz eta gerora Auzitegi Gorenak espetxe zigorrak murriztu zizkien, urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdira arteko zigorrak ezarri zizkien. Adur Ramirez de Aldak eta Jokin Unamunok, zigortutako gazteetako bik, gertaturikoa nola bizi izan duten azaldu dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Ez dute Justizian sinisten, eta justizia kalean jasotako babesa izan zela nabarmendu dute. Azken zigortuak 2026ko martxoan amaitu zuen zigorra betetzen, baina memoriaren garrantzia azpimarratu dute.
I+G+Bren eskumena Nafarroara transferitzeko akordioa iragarri du Chivitek
Maria Chivite Nafarroako presidenteak nabarmendu duenaren arabera, "Nafarroak I+G+B arloan ondo jardun badu orain arte, eskumenak aurrera egiten jarraitzeko aukera emango digu, eta asmo are handiagoa izango dugu".
Iruñeko Udalak Vito Quiles hiriburuan egingo duen ekimena kritikatu du, eta xaxatzaile ultraren ekimena lekuz aldatu dute
Eskualdeko hainbat eragilek Quilesen kontrako protesta egingo dute Gazteluko plazan, 17:30ean; haren ekitaldia, berriz, Yamaguchi parkean izango da azkenean, 18:00etan.
Urtearteko KPIa % 5era igo da EAEn, eta % 5,3ra Nafarroan, irailean
Espainiako Estatuan iraileko inflazioa % 4,9koa da, hau da, abuztutik sei hamarren egin du gora. 2023ko otsailetik izandako tasarik altuena da.
Bel Pozueta ez da EH Bilduren Nafarroako hautagaia izango Kongresurako
Sei urteko ibilbidearen ondotik, politika instituzionaletik erretiratzea erabaki du, baina "komunitateko beste esparru batzuetan lan egitera" igaroko dela nabarmendu du.
Giro eguzkitsua eta tenperaturen gorakada astea hasteko
Zeruak oro har oskarbi egongo dira eta tenperaturek gorako bidea hartuko dute, egunez egun, ostiralean giroa aldatuko denera arte.
Ikuskizunetako teknikariek bilkura egin dute Iruñean hitzarmen propioa eskatzeko
Ikuskizunetako teknikariek elkarretaratzea egin dute larunbat honetan Iruñean, Nafarroako ekitaldietako teknikarientzat eta laguntzaileentzat hitzarmen propioa eskatzeko deitutako greba-egunean. Patronalak negoziazioari ez diola erantzuten salatu dute.
Giro egonkorra eta 20 ºC-tik gorako maximoak izango ditugu asteburu luzean
Astelehena izango da egunik argi eta epelena, termometroak 25 ºC-ra igoko baitira ia leku gehienetan. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira gaur zeruan, eta ez da baztertzen gauean tantaren bat botatzea. Igandea motelagoa izango da ipar partean, baina ez da euririk espero.
3,6 graduko lurrikara batek Iruñerria astindu du
Espainiako Institutu Geografikoaren arabera, epizentroa Arangunenen izan du, hiru kilometroko sakoneran.
Betaurrekoak, ondo gordeta: Zer dakigu 2027ko 'mendeko eklipsea'ri buruz?
2027ko abuztuaren 2an, penintsula eguzki eklipse osoaren agertoki izango da berriro. Ilargia Lurraren eta Eguzkiaren artean kokatuko da, eta eguzki-diskoa erabat estaliko du. Euskal Herrian, eklipsea partziala izango da.
Justiziak Barañaingo Udalaren 2025eko LEPa baliogabetu du, sindikatuekin ez negoziatzeagatik
LAB sindikatuak helegitea jarri zuen gobernu-taldearen jarduteko moduagatik. Orain uste du ebazpenak Udala "prozedura geldiaraztera" behartzen duela.
Euriteek ur-putzu handiak utzi dituzte Hego Euskal Herriko hainbat herritan
Ipar-mendebaldeko fronte batek prezipitazio handiak ekarri ditu eta tenperaturak jaistea eragin du. Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroako ipar-ekialdean abisu horia ezarri dute prezipitazio handiengatik.
Bi gizon atxilotu dituzte Iruñean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Ustezko erasotzaileak eta biktima Aranzadi auzoko kanpalekuan bizi dira, beste hainbat etxegaberekin batera. Eraso egiteaz gain, prostituitzera behartu ote duten ikertzen ari dira.
EH Bilduk Nafarroako Gobernurako eta Iruñeko Udalerako hautagaiak aurkeztu ditu
Laura Aznal Nafarroako lehendakarigaia eta Joseba Asiron Iruñeko alkategaia aurkezteko ekitaldi politikoa egin du EH Bilduk larunbat honetan.