IRAGARPENA

Guardar
Quitar de mi lista

Eguraldi egonkorra izango dugu asteburuan

Ostiral honetan lainoak izango ditugu lehen orduetan, baina ostarteak zabaltzen joango dira orduak aurrera egin ahala. Larunbatean eguzkia izango da nagusi eta igandean hodeiak itzuliko dira.

Portugalete

Portugalete. Argazkia: Begoña Barrutia

Azken egunetan izandako euriaren ondoren, eguraldiak egonkortzera egingo du asteburuan. Ostirala moteletik hasiko dugu Kantauri isurialdean, han-hemenka, euri apur bat egin dezake, bereziki goizaldean eta goizean goiz. Baina egunak aurrera egin ahala atertzeko eta argitzeko joera hartuko du eta arratsaldean bereziki ostarteak irekiko dira. Hegoaldean, goizean bertan giro eguzkitsuaz goza ahal izango dugu. Haizea iparraldetik sartuko da fresko egingo du. Tenperatu maximoak apur bat igoko dira.

Larunbatean giro eguzkitsua itzuliko da. Barnealdeko haranetan, goizean goiz, behe-lainoa sortuko da eta altxa ostean, giro eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean eta gauean ipar partean behe-hodeiak ugaritu egingo dira. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperatura minimoak jaitsiko dira, barnealdeko zenbait txokotan 5 ºC inguruko balioak neurtuko dira. Maximoak, berriz, apur bat igoko dira.

Igandean giroa motelagoa izango da. Kantauri isurialdean hodei dezente agertuko dira, bereziki goizean, eta egunaren lehen zatian han-hemenka zirimiria egin dezake. Arratsaldean hodeitzak txikitzera egingo du. Hegoaldean giroa argia izango da. Arratsaldean iparraldeko haizea sartuko du. Tenperatura maximoek berdintsu jarraituko dute eta minimoak, hodeitzari esker, pixka bat igoko dira.

Te puede interesar

Cargar más
Publicidad
X