Gipuzkoa
"Garrak, momentu batzuetan, 10 metrorainokoak ere izan dira"
Hego haize bortitzak eraginda, azkar zabaldu da Zaldibiako lurretan piztu den sutea eta lanak eman dizkie itzaltze beharretan aritu diren suhiltzaileei. Inguruko baserritarrek izutu egin direla aitortu dute, nahiz eta etxeak ongi babestu dituzten eta kalteak ez diren handiak izan. 70 hektarea inguru erre dira, gutxi gorabehera.
Zaldibiako sutea "egonkortu" egin dute, 80 hektarea kiskali dituzte garrek
Arratsaldean hobera egin du egoerak, eta Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak jaitsi egin dute alerta maila. Larrialdi zerbitzuek bertan jarraituko dute sutea guztiz itzali arte.
EAJk Gipuzkoako udal guztietara eramango du Intxaurrondoko tiro-praktiken inguruko erantzukizunak eskatzeko mozioa
EAJren Andoaingo, Tolosako eta Pasaiako bozeramaileek azalpenak eskatu dizkiete EH Bilduko alkateei, udaltzainen prestakuntza Guardia Zibilaren kuartelean egiteagatik. Gardentasunaren eta euskal segurtasun-ereduaren defentsaren alde egin dute dute.
Baso Suteetarako Larrialdi Plan Bereziaren larrialdi faseko 1. egoera ezarri dute Zaldibian
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Baso Suteen Arriskuagatiko Larrialdi Plan Bereziaren larrialdi fasea ezarri dute, goizaldean Zaldibian piztu den sutearen bilakaera ikusita. Aiestaran Erreka auzoko zuhaitz eremu batean piztu da sua, 02:50ak aldera. Une horretatik, sua itzaltzeko lanetan ari dira.
Iaz baino % 1,7 haur gutxiago jaio dira EAEn bigarren hiruhilekoan
Lurraldeka, jaiotzak Bizkaian jaitsi dira gehien (% 3,9). Gipuzkoan, berriz, gora egin dute, igoera apala izan bada ere (% 0,9). Araba tartean kokatu da, % 0,4ko jaitsierarekin.
Hego haizeak zaildu egin du Zaldibian eta Olaberrian piztutako bi baso-suteak itzaltzea
Suteak 8,5 hektarea erre ditu Zaldibian eta 0,5 Olaberrian; azken horretan, sua kontrolatuago dago. Gipuzkoako suhiltzaileak eta baso-taldeak itzaltze-lanetan ari dira.
Ordiziako alkatea: "Ebakuatutako bizilagun guztiak beren etxeetara lehenbailehen itzuli ahal izatea espero dugu"
Adur Ezenarrok lasaitasun mezua helarazi die herritarrei, garaje batean aparkatuta zegoen auto batean piztutako sutearen ostean. Egoera kontrolpean dagoela jakinarazi du, eta ebakuatutako bizilagun guztiek gaur bertan beren etxeetara itzultzeko aukera izatea espero du.
Behobia-Donostia, emozioz beteriko lasterketa
Behobia-Donostia lasterketak arrakasta handia izan du, bai errepidean eta baita bide bazterretan ere. Tenperaturak ohikoak baino zertxobait altuagoak izan dira, baina arazorik gabe osatu da lasterketa. Ia 30.000 lagunek hartu dute parte 61. edizio honetaz gozatzeko.
Emozioz beteriko hasiera Behobia-Donostian, korrikalarien omenezko aurresku eta irrintziarekin
Lasterketa ezagun honen 61. edizioak berrikuntza ederra izan du irteera-lerroan: aurreskua, Eraiki Dantza Taldearen eskutik. Horrek tradizioa, kultura eta jai-giroa ekarri dizkio probako hasierari.
Orioko portuan erdi hondoratuta dagoen ontziaren isuriak salatu dituzte
Gipuzkoako herriko surflariek deituta, elkarretaratzea egin dute uretan orban beltzak ikusi dituztela, usain txarra dagoela eta prozesua luze doala salatzeko. Ontzian zegoen erregaia atera dute jada, eta uretatik ateratzeko plana aztertzen ari dira.
Orion su hartu zuen ontzia ateratzeko prestatzen ari dira, 18.900 litro gasolio atera ondoren
Irailaren 24an Orioko portuan su hartu zuenetik, “Gure Gaskuña” itsasontzia erdi hondoratuta dago. Behin erregaia aterata, bertatik eramateko plana aztertzen ari dira.
Bi pertsona atxilotu dituzte Tolosan bi udaltzaini eraso egitea egotzita
Tokiko Udalak "erabateko gaitzespena" adierazi du bi udaltzainek jasandako erasoaren aurrean. Esku-hartze batean "larri zauritu zituzten" bart, ErNE sindikatuak salatu duenez.
Emakume batek aurpegia eta eskuak erre ditu etxeko sukaldean izandako leherketa batean, Errenterian
Gertakaria 19:00etan izan da, eta, badaezpada, eraikineko solairuko bizilagun guztiak etxetik atera dituzte. Etxera itzuli dira jada.
Gipuzkoako enpresetako zuzendari nagusien % 12,9 soilik dira emakumezkoak
"Datu horiek agerian uzten dute erantzukizun maila eta erabakitzeko ahalmena handitu ahala murriztu egiten dela emakumeen presentzia Gipuzkoako enpresetan", nabarmendu du Iratxe Pascual Aspegiren presidenteak.
Urkijok, "Hiru olatuak" filmari buruz: "Egin dudan pelikularik handiena da"
Usurbil zinema-agertoki bihurtu da egunotan, Paul Urkijo zuzendariak eta bere taldeak bertan girotu dutelako Hiru olatuak zinema-lanean agertzen den arrantzaleen herriko kofradia "garrantzitsu eta misteriotsua".
Zupiriak iritzi dio Intxaurrondon trebatzen diren udaltzainen arduradunek azalpenak eman beharko dituztela
Sailburuak gogorarazi du Poliziaren Legeak (2012) horren gaineko funtzionamendua zehazten duela, eta harrezkero ertzain eta udaltzainen hautaketan eta prestakuntzan lanean aritu direla. Horrekin lotuta, azpimarratu du EAEko udal gehienak ados daudela sistema horrekin.
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
40 egun igaro dira, eta su hartu zuen leku berean dago oraindik ontzia, erdi hondoratuta, eta harrezkero Eusko Jaurlaritzari informazioa behin baino gehiagotan eskatu dioten arren, "egoera kontrolpean" dagoela baino ez omen die erantzun.
Duela 31.500 urteko haitzuloetako lehoi baten hezurdura osoa aurkitu dute Mendaron
Mutrikuko Burumendi espeleologia taldeak aurkitu zuen, eta gaur aurkeztu dute Irungo Gordailuan. Aurkikuntza berezia dela diote, orain arte ez delako Iberiar penintsulan horrelako ale gazte baten eskeleto osorik aurkitu. Hezurdura bi eta hiru urte arteko ar batena da.
17 lagun identifikatu dituzte Donostian "antolatutako gazte taldeekin lotuta"
"Horrez gainera, agenteek buru beroki eta maskara ugari konfiskatu zituzten, baita liskarrak sortzeko erabili ohi diren eta bizikidetzari mesede egiten ez dioten beste objektu batzuk ere", adierazi du Donostiako alkateak. Operazioak irekita jarraitzen du.
Fronte Zabalak bere hautagaiak aurkeztu ditu Bilbon egin duen lehen ekitaldi publikoan
Espero zen bezala, Lander Martinez izango da koalizioaren hautagaia Kongresurako Bizkaitik. Arabako hautagai Jose Damian Garcia Moreno izan du ondoan, baita Samira Raiss Senaturako Gipuzkoako hautagaia eta Alba Gutierrez Bizkaikoa ere.