JAIOTZA TASA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iaz baino % 1,7 haur gutxiago jaio dira EAEn bigarren hiruhilekoan

Lurraldeka, jaiotzak Bizkaian jaitsi dira gehien (% 3,9). Gipuzkoan, berriz, gora egin dute, igoera apala izan bada ere (% 0,9). Araba tartean kokatu da, % 0,4ko jaitsierarekin.

(Foto de ARCHIVO)

Imagen de los pies de un bebé. El Ayuntamiento de València supera las 1.500 solicitudes de ayudas de natalidad y conciliación durante el primer semestre de 2026.



REMITIDA / HANDOUT por AYUNTAMIENTO DE VALÈNCIA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

22/7/2026

Apirila eta ekaina bitartean behera egin du jaiotzen kopuruak. Argazkia: Europa Press

3.249 haur jaio dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aurtengo bigarren hiruhilekoan, iazko epe berean baino % 1,7 gutxiago, Eustatek emandako datuen arabera. Lurraldeka, Bizkaian jaitsi da gehien jaiotze tasa (% 3,9), eta ondoren, Araban( % 0,4). Kontrara, jaiotzek gora egin dute Gipuzkoan, iazko epe berean baino % 0.9 gehiago.

Adinari erreparatuta, 30-34 urteko amen taldea izan da ugariena, jaiotzen % 35,7rekin, eta, ondoren, 35-39 urtekoak % 32,2rekin. Nabarmentzekoa da, 25 eta 29 urte bitarteko amek 40 urte edo gehiagokoak gainditu dituztela, % 13,2 %11,5en gainetik. Oso gutxi dira (% 7,4) 25 urte baino gutxiagorekin haurra duten emakumeak. 

Jaiotzen ia % 52 lehen seme-alabak izan dira, eta heren bat baino gehiago, bigarren seme-alaba. Kasuen % 13,1en hirugarren edo ondorengo seme-alabak izan dira, 2025eko hiruhileko berean baino % 0,3 gutxiago.

Aipatzekoa da, halaber, ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztizkoaren erdia baino gehiago direla (% 52,3), iazko epe berean erregistratutako portzentajearen gainetik (% 50,1). Lurraldeka, Arabako eta Bizkaiko ezkontzaz kanpoko jaiotzen ehunekoak EAEko batez bestekoaren gainetik daude, % 54,9 eta % 54,4, hurrenez hurren. Gipuzkoan, aldiz, ehuneko hori txikiagoa izan da , % 48,3.

Eustatek amen nazionalitateari buruzko datuak ere eman ditu, eta jaiotzen % 24,1ean atzerriko nazionalitatea zuten (1,4 puntuko beherakada). Araba da atzerriko ama gehien dituen lurraldea (% 31,5), eta Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, % 21,5 eta % 24,4 dira, hurrenez hurren.

Azkenik, apirila eta ekaina bitartean, jaiotza gehien maiatzean izan dira(% 34,4); ondoren, ekainean (% 33,1), eta azkenik, apirilean (% 32,5).

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X