EAE-KO AURREKONTUAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritza eta oposizioa bihar hasiko dira aurrekontuak negoziatzen

Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburua EH Bildurekin, PPrekin eta Sumarrekin bilduko da, Jaurlaritzaren proposamena eztabaidatzeko.

GRAFCAV1174. VITORIA, 28/10/2026.-El Consejero de Hacienda y Finanzas, Noel D Anjou Olaizola (d) ha entregado esta mañana los presupuestos generales de Euskadi, a la Presidenta del Parlamento Vasco, Bakartxo Tejeria (i) dentro del Proyecto de Ley de Presupuestos de Euskadi para el año 2027. EFE/Adrián Ruiz-Hierro

Sailburua, Eusko Legebiltzarreko lehendakariari EAEko 2027ko aurrekontu orokorren lege-proiektua ematen. Argazkia: EFE

Noël d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak bihar, astelehena, ekingo dio Eusko Legebiltzarreko talde politikoekin 2027ko aurrekontu orokorrak negoziatzeko bilera sortari.

Sailburua Sumarrekin bilduko da 10:00etan, PPrekin 11:30ean eta EH Bildurekin 13:00etan.

EAJren eta PSE-EEren gobernuak gehiengo nahikoa du aurrekontuak onartzeko, baina Imanol Pradales lehendakariak ostiralean Eusko Legebiltzarrean adierazi zuenez, proiektua hobetzeko "ekarpen eta proposamen konstruktiboak" jasotzea espero du, nahiz eta erabat ziurtatuta egon, azaroaren 29ko hauteskunde orokorretan gertatzen dena gertatzen dela.

Urriaren 27an, Gobernu Kontseiluak EAErako 2027ko Aurrekontu Orokorren Proiektua onartu zuen, 17.629 milioi eurokoa, 2026koa baino % 7,6 handiagoa. Jaurlaritzaren arabera, markak hausten dituzten aurrekontu horiek "zerbitzu publikoak indartzea" eta "Euskadi etorkizuneko erronketarako prestatzea" dute helburu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X