Euskadiko Alderdi Popularra
EH Bilduk irabaziko lituzke azaroaren 29ko hauteskundeak EAEn, Soziometroaren arabera
Koalizioak 7 eserleku lortuko lituzke (2023an baino bi gehiago). PSE-EE izango litzateke bigarren indarra, 5 eserlekurekin (oraingo kopuru bera), eta EAJ hirugarren geratuko litzateke, 4 eserlekurekin (bat gutxiago). PPk, laugarren postuan, 2 eserlekuei eutsiko lieke.
Ondoeza Gipuzkoako PPn, ez zekitelako Senatura aurkeztuko ez zirenik
Javier de Andresek baieztatu du erabaki hori ez zitzaiola jakinarazi Gipuzkoako egiturari, baina garrantzia kendu dio gaiari, Alberto Núñez Feijook egin bezala.
Javier de Andrés: "Absentismo daturik txarrenak dituen erkidegoa gara"
Euskadiko PPren presidenteak "aldaketa kultural" baten alde egin du, "aparteko gatazka-egoera" batetik "garapen industrialaren euskal eredura itzultzeko".
Gernikako Estatutua adostasunerako formula dela eta "euskalduna izatea espainiarra izateko modu arrakastatsua" dela esan du De Andresek
Javier De Andres Euskadiko PPko presidenteak Gernikako Estatutua aldarrikatu du gaur, "euskal herritarren eta Euskadiren eta Espainia osoaren arteko adostasunerako eta elkarbizitzarako formula" dela esanez. Alderdi Popularrak Autonomia Estatutuaren urteurrena dela-eta Gernikako Arbolaren ondoan urtero egiten duen ekitaldian egin ditu adierazpen horiek De Andresek.
Euskadiko PPk EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu, Antondegin ez direla etxebizitzak eraiki salatuz
Borja Corominas Donostiako Udaleko zinegotzi eta PPko bozeramaileak EAJren eta PSE-EEren jarrera kritikatu du, Antondegi inguruan 3.000 etxebizitza eraikitzea aurreikusten duen proiektu urbanistikoa aurrera ez eramatea leporatuta.
Sanchezen "inboluzio blokean konplize" izatea egotzi dio PPk EAJri
Javier De Andres EAEko PPko presidenteak EAJri leporatu dio "konplize" izatea "inboluzio demokratikoaren blokean". Halaber, gizarteak "erreakzionatzea" espero du, azaroaren 29ko hauteskundeen ostean "Euskadik behar duen aldaketa" egiteko eta jeltzaleak "garrantzirik gabekoak" izateko.
Euskadiko PPk Hispanitatearen Eguna ospatzeko deia egin du
Euskadiko Alderdi Popularrak 'Hispanitatearen jaia' ospatu du gaur, Hizpanitatearen Egunaren bezperan, Bilbon bizi diren Latinoamerikako hainbat pertsonarekin. Ekitaldian azpimarratu dutenez, Hispanitateak 500 milioi herritar elkartzen ditu hizkuntza komun baten inguruan, harreman horrek eragindako printzipioak partekatuz. Esther Martinezek aurreiritziak alde batera uzteko eskatu du Hispanitatea benetan zer den jakiteko.
EAEko PPk posta bidezko botoaren inguruko susmoak hauspotu ditu eta Genovak sistemaren bermeak defendatu ditu
Javier de Andres presidenteak bat egin du PPko beste buruzagiek botatako susmoekin, hori justifikatzen duen daturik eta frogarik erakutsi gabe. "Tentelak izango ginateke susmorik ez bagenu", esan du. Borja Semper PPren bozeramaileak, bere aldetik, hauteskunde sisteman konfiantza "osoa" duela nabarmendu du.
Sanchezen iragapenak zerrendaburuak aukeratzeko prozesuak azkartzera eraman ditu alderdi politikoak
Azaroaren 29ko hauteskundeetan parte hartuko duten alderdiak zerrendak osatzen hasi dira, ezarritako epera garaiz iritsi ahal izateko. Izan ere, zerrendak urriaren 26rako prest izan beharko dituzte.
PPk Iñaki Garcia Calvo aurkeztu du Gasteizko alkategai
Alderdi Popularrak gaur aurkeztu du ofizialki Gasteizerako alkategaia: Iñaki Garcia Calvo. Popularren aburuz, hiriak behar duen aldaketa gidatzeko pertsona egokia da. Datozen 2 edo 3 hamarkadetarako hiriaren oinarriak ezarri nahi dituela esan du, eta etxebizitza eta segurtasuna izango dituela lehentasun nagusi.
Etxanobek dio "erakunde bakoitzak dituen tresna guztiak" erabili behar dituela etxebizitzaren arazoari aurre egiteko
Oyarzabalek Arabako PPren presidentetza utziko du, karguan hamar urte eman ostean
"Belaunaldi berriei bide emateko ordua iritsi da", esan du Oyarzabalek. "Araba Diputatuen Kongresuan defendatzeko ilusioa dut orain", erantsi du.
De Andres: "Dekretu baten bidez ez da ezer konponduko; horren erraza izango balitz, duela zortzi urte egitea zeukaten"
Euskadiko PPren presidenteak zalantzan jarri du "Maricarmen dekretua" deiturikoak etxebizitzaren arazoa konponduko duenik. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean esan duenez, "orain arte egin dena etxebizitza bat dutenen bizimodua asko zailtzea da".
EAJren eta PSOEren "gainbeheraren" aurrean Euskadiko PPren "erantzukizuna" aldarrikatu du De Andresek
Javier de Andres Euskadiko Alderdi Popularreko presidenteak "erantzukizuna" eta bere alderdiak bete beharreko “zeregin berria” aldarrikatu ditu, EAJren eta PSOEren politiken "gainbeheraren" aurrean. Bere ustez, politika horiek "porrot" egin dute, hezkuntzaren eta etxebizitzaren arloan batez ere.
PISAren eztabaida euskararen aurka erabiltzearen arriskuaz ohartarazi du lehendakariak
PISA txostenaren emaitzak eta D eredua izan dira eztabaidagai nagusia Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. Ikasleen errendimendu akademiko baxua gainditzeko konponbideak eskatu dizkio oposizioak lehendakariari; Imanol Pradalesek hezkuntza sistema eta euskara defendatuz erantzun die.
De Andres: "PP da euskal izaera ondoen defendatzen duena"
Euskadiko PPren presidentearen ustez, EAJk "bere egin ditu ezkerraren aldarrikapenak". Horren esanetan, "PP da sozialismoaren eta nazionalismo baztertzaile eta mozoloaren alternatiba bakarra".
Erradikalizazioaren aurrean, gazte sozialistak "euste horma" direla esan du Maider Etxebarriak
Gasteizko alkateak politikaren erradikalizazioa salatu du PSE-EEko gazteen kongresuan. Mutur batean PP eta Vox "giroa pozoitzen" daudela, eta bestean, "ekintza bandalikoak egiten eta banderak erretzen dituztenen intolerantzia basatia" dagoela salatu du.
Pradalesek estatutu berrirako bere bide-orria defendatu du, oposizioak ekintzak eskatu dituen bitartean
Autogobernua berritzeko prozesuaren gidaritzan, bere esku dago guztia emango duela agindu du lehendakariak, eta alderdiei eta eragileei aurrerapausoa ematea eskatu die. Politika Orokorreko Eztabaia 19:00etan amaitu da, taldeen kontra-erreplikekin
De Andres: "Arrakasta ez da autogobernu gehiago izatea, ondo kudeatzea baizik"
Euskadiko PPren presidenteak lehendakariari esan dio "denbora gehiegi" daramagula "eraldaketarako promesak eta Jaurlaritzaren kudeaketa arazoetatik arreta desbideratzea helburu duen erretolika subiranista entzuten".
Laura Garridok Pradalesek "enpatia falta" duela eta "autokonplazentzia" darabilela kritikatu du
PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Laura Garridok kritikatu du Imanol Pradales lehendakariak "enpatia falta" erakutsi duela bere hitzaldian. Halaber, nabarmendu du lehendakariak ez duela euskal herritarren arazo nagusiei erantzungo dien "neurri zehatzik" iragarri, "hala nola etxebizitza eta segurtasuna".