Euskadiko Alderdi Popularra
De Andresen ustez, Zapatero "gizatxarra" da eta Venezuela "bere burua aberasteko" erabili du
Euskadiko PPren presidenteak normaltzat jo du sozialista askok inputazioa ez sinistea, "sozialisten ereduari jarraikiz" jokatu baitzuen Zapaterok. "Horregatik ez dut sinisten", azpimarratu du.
EAJk Monica Garciaren aurka egin du medikuen grebagatik, eta arazoa lehenagotik datorrela esan du EH Bilduk
PSE-EEk, EH Bilduk, PPk eta Sumarrek uste dute Eusko Jaurlaritzak badituela eskumenak antolaketarekin zerikusia duten arazoak konpontzeko.
Durangoko PPko zinegotzi Carlos Carciak “berehala geldiarazi” behar diren heriotza-mehatxuak salatu ditu
“Gau osoan zehar” mezu “bereziki mingarriak” jaso zituela eta Ertzaintzaren aurrean salaketa jarriko duela adierazi du.
Feijook ez du zentsura-mozioa baztertzen, baina Gobernuaren bazkideei "pausoa emateko" eskatu die
Alderdi Popularraren presidentearen iritziz, "orain arte ikusi gabekoa da" Espainiako une honetako egoera politikoa. Haren ustez, 2018an PP Gobernutik bota zuten alderdiek "arrazoi gehiago dute orain" zentsura-mozioa babesteko.
Borja Semper PPren batzorde nazionalera itzuli da, minbizia gainditu ondoren
Semper politikaren lehen lerrora itzuli da, hamar hilabeteko etenaldiaren ostean.
Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian
Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.
Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari
Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan. Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.
PPren ustez PSE-EE "plantak egiten dabil", eta kritikatu du euskara arloko politiketan "konplizea" dela
Laura Garridok EAJren eta EH Bilduren hizkuntza politikak babestea leporatu dio PSEri, eta enplegu publikoan euskarari buruz egindako erreformak kritikatu ditu.
Euskarak Enplegu Publikoaren Legean izan behar duen lekua eztabaidagai alderdien artean
EAJ zuhuarra da balizko akordioaren inguruan, EH Bildu pozik dago jeltzaleak hitz egiteko prest daudelako. PSE-EEk urrun ikusten du akordioa, Sumarrek bezala.
Pradalesek ukatu egin du Euskadik "etengabeko tentsio-giroa" bizi duela, eta "moderazioa" eskatu dio PPri
Imanol Pradales lehendakariak ukatu egin du Euskadik "etengabeko tentsio-giroa" bizi duela, Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak horrela ziurtatu ondoren. Lehendakariak "introspekzioa, moderazioa eta neurria" izatea gomendatu dizkio Javier de Andresi. PPk "erradikaltasuna, mehatxuak eta larderia bultzatzea" egotzi dio EAJri.
Oposizioak salatu du Euskadiko Osasun Itunaren balantzea "marketin hutsa" dela
EH Bilduk, PPk eta Sumarrek salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Osasun Itunaren betetze mailari buruz egindako balantzea "marketin-ariketa” hutsa da, eta Osakidetzan bizi den "errealitatetik oso urrun" dago. Halaber, Euskal Osasun Zerbitzuan dauden arazoak konpontzeko "balio ez" duela aurpegiratu dute, eta, era berean, ituna euskal osasun-sistema "erortzen uzteko koartada" bat dela deitoratu.
"Ezker erradikalari lekukoa ematea" egotzi dio Euskadiko PPk EAJri, eta horren adibide jarri du jeltzaleek Iriarti Iparraldean emandako babesa
Gasteizen egin duen prentsaurreko batean, Javier de Andres EAEko PPren presidenteak salatu du "ulertezina" dela EAJ "zentralitatean egotea eta haren botoak beti Bildun amaitzea", Alain Iriart (EH Bai) Euskal Hirigune Elkargoaren buru izateko EAJk emandako babesari aipamena eginda.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Aireportuen kudeaketan parte hartzeko gaitasunak iritzi ezberdinak sortu ditu euskal alderdien artean
EAJk uste du "albiste bikaina" dela, eta PSE-EEk, berriz, akordioa bere dimentsioan jartzeko eta gehiegizko espektatibarik ez izateko eskatu du. Oposizioak kritikatu du "lehendakariak argazki bat bilatu duela Madrilen", eta akordioa "kea baino ez" dela.
Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"
Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.
Javier De Andresek PPko emakumeen ondarea defendatu eta "monterismoa" kritikatu du
EAEko PPko buruak ezkerrak "hautsi duen guztia berreraikitzea" eta "sexismotik aldentzea eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasun harremana bilatzea" eskatu du.
Eskola-segregazioaren aurkako mahaia utzi du EAEko PPk
Popularren ustez, foroak “ez du ekarpenik egiten”, eta foroa jada hartutako erabakien berri emateko erabiltzea leporatu diote Hezkuntza Sailari.
Euskadiko PPren ustez, ez da beharrezkoa M3aren eta Mikel Zabalzaren heriotzaren inguruko dokumentuak desklasifikatzea: "Badago ekintza horiei buruzko informazioa"
Horretaz gain, Laura Garrido PPk Legebiltzarrean duen bozeramaileak EAJren estrategia kritikatu du, ETAko presoei espetxe onurak eman baitie. "Argi dago EH Bildu zuritzen ari direla", gaineratu du.
Aurrekari penalik eskatu gabe etorkinak erregularizatzearen alde egotea egotzi dio De Andresek EAJri
Euskadiko PPko presidenteak EAJ kritikatu du Espainiako Gobernua bultzatzen ari den etorkinen erregularizazioaren alde egoteagatik. De Andresen esanetan, EAJ ezkerraren koartada izatera pasatu da, zentralitateari uko eginda.
Laura Garridoren esanetan, Santurtziko, Getxoko eta Osakidetzako kasuek erakusten dute EAJk "legezkotasuna urratzen" duela bere mesedetan
Laura Garrido PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak salatu duenez, Santurtziko lan-eskaintza publiko baten azterketaren ustezko filtrazioak, Getxoko jauregiaren kasuak eta Osakidetzako segurtasuneko buru ohia kargura titulu faltsu bat aurkeztuta iritsi izanak agerian uzten dute EAJk "prozedurak aldatzen dituela eta legezkotasuna urratzen duela Administrazioa bere eta bere lagunen zerbitzura jartzeko".