Bilboko Aste Nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zupiriak "larritzat" jo ditu Poliziaren aurkako "gizalegearen kontrako jokabideak"

EH Bilduk erasoak arbuiatu ditu, eta "unean uneko gertakariak" direla esan du. PPk Gogorregi txosnaren "lotura politikoaz" galdetu dio Segurtasun sailburuari.

Bingen Zupiria, artxiboko irudi batean.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak igande goizaldean Bilbon izandako istiluen "larritasuna" azpimarratu du, "gizalegearen kontrako jokabideak" eta "onartezinak" izan direlakoan. Era berean, deitoratu du jende "oso gazteak" parte hartu zuela horietan eta, ildo horretan, "erantzukizuna gizartearena eta familiarena" ere badela azpimarratu du.

Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, Zupiriak adierazi du uda honetako "joera nagusia lasaitasuna" izan dela, eta azpimarratu du Ertzaintza eta udaltzaingoak lankidetza estuan jardun direla, eta presentzia nabarmena izan dela kaleetan.

Onartu du Eibarren, Arrasaten eta beste leku batzuetan istiluak izan direla, eta "horien larritausna gaitzetsi eta gizartearen arreta horretara erakarri” behar dela adierazi.

Bilbon igande goizaldean gertatutakoari dagokionez, adierazi du "oso jende gaztea" zebilela "ertzainei eta udaltzainei objektuak jaurtitzen", eta, haren ustean, horiek "gizalegearen aurkako portaera onartezinak dira, eta ez dira inolaz ere normalizatu behar".

EH Bildu: "Gertakari puntualak dira"

Maria del Rio EH Bilduk Bilboko Udalean duen bozeramaileak Ertzaintzak jasandako erasoak arbuiatu ditu, eta Aste Nagusia "lausotzen" ez duten "gertakari puntualak" direla gaineratu du: "Zalantzarik gabe, errefusatu egiten ditugu, baina, beno, handietsi gabe eta Aste Nagusiaren iruditzat hartu gabe", haren iritziz gertatutakoak ez baitu "jaia ordezkatzen".

Gogorregi txosnak zer "lotura politiko" duen jakinaraztea eskatu du PPk

Euskadiko PPk Segurtasun sailburuari zuzendutako bi galdera erregistratu ditu, Gogorregi txosnaren "lotura politikoaren berri" jakiteko.

Ainhoa Domaica legebiltzarkideak aurkeztutako bi ekimen horiekin, gainera, Udalgaingoak gertaerak eragozteko orduan zer egin zuen jakin nahi dute, alderdiak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Idazkian, Zupiriari galdetzen diote zer iritzi duen gertakarioi buruz. Azaldu duenez, bi emakumeren artean borroka bat izan zen, eta bertan zeuden askok xaxatu ei zituzten. Hori dela eta, txosnaren titularrak, kudeatzaileak eta arduradunak nortzuk diren jakitea eskatzen du. Txosnak EAJrekin lotura duela dio.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X