URTE POLITIKO BERRIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak Ceutako krisian egindako kudeaketa “ezin okerragoa” kritikatu du Estebanek

EAJk urte politiko berriari hasiera emateko Zarautzen egin duen ekitaldian, hurrengo hauteskunde zikloan jarri du arreta Aitor Estebanek. Euskadirentzat eskumen gehiago eskatu ditu, eta "nazioa eraikitzea ongizatea eraikitzea" dela aldarrikatu du. 

Iragarkia
Aitor-Esteban-Imanol-Pradales-Zarautz argazkia
18:00 - 20:00

Uda amaitzear den honetan, EAJk lan urte berriari hasiera emateko ekitaldia egin du gaur arratsaldean Zarautzen. Bertan, zalantzarik gabe udako hizpide nagusia izan dena izan du mintzagai Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak: Ceutako migrazio krisia. Espainiako Gobernuak Ceutan egin duen kudeaketa "ezin okerragoa" kritikatu du Estebanek, eta "aberrigintza ongizatea eraikitzea" dela aldarrikatu du.

Estebanen iritzian, migrazioa "kudeatu" egin behar da, "ez inprobisatu", eta  Espainiako Gobernuak Marokorekin kudeatu behar ditu, migratzaileen itzulketa ez ezik, adingabeen familien identifikazioa eta horien etxerako itzulera, eta asilo kasuak ere. 

Espainiako Polizia Ertzaintzari dagozkion ardurak "kentzen" saiatzen ari dela salatu ostean, "Euskadin zereginik ez duten" polizia horiek Ceutara bidaltzeko eskatu du. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

"Jokoan dago zer Euskadi nahi dugun"

Estebanek datozen bi hauteskundeetan ere jarri du arreta, "jokoan dagoena baita hurrengo belaunaldientzat zer Euskadi nahi dugun". 

"Gure historian zehar, beti egon gara prest lan egiteko eta euskal gizarteari gure ahalegina eskaintzeko. Oraingoan ere berdin gertatuko da. Euskal herritarren konfiantzari eusteko prest gaude", esan du Estebanek.

Nazio eta gizarte eraikuntza

Estebanek bere hitzaldian gogora ekarri duenez, "EAJ euskal nazioa defendatzeko eta bere iraupena ziurtatzeko sortu zen", eta hori izango da aurrerantzean ere alderdiaren "lehentasuna". "Nazio eta gizarte eraikuntzaren arteko dilema ez da existitzen. Nazioa eraikitzea da autogobernuari esker ongizatea eraikitzea", gaineratu du.

Mezuak, PPri eta EH Bilduri

Estebanek azpimarratu duenez, "ikasturte berri bat hastear dago, baina gelakideek ez gaituzte harrituko". PPri dagokionez, "gu zirikatzen jarraituko du, baina hobe lukete euren arazoez arduratuko balira, Isabel Diaz Ayusoren atikotik hasita. Garbitu dezatela atikoa besteei buruz hitz egin aurretik". 

EH Bilduri dagokionez, Estebanek esan du "geldialdian" jarraituko duela: "Deigarria da, hainbat udaletan erantzukizunak eurenak izan arren, errua gurea dela esatea beti, nahiz eta eskumenak euren kargu instituzionalenak izan".

50. Alderdi Eguna

Urte politiko berri honetan, 50. Alderdi Eguna ere ospatuko du EAJk. Testuinguru horretan, "euskal herritarren konfiantzari eusteko prest" daudela esan du Estebanek. 

Malekoian egin den ekitaldian, Euge Arrizabalaga GBBko presidenteak ere hitz egin du. Burukide jeltzaleak bere ustez martxan dagoen normalizazio operazioaz ohartarazi du. Erasoa, modu bortitzean egin beharrean, oharkabean egiten denez, are arriskutsuagoa dela adierazi du. Hori dela eta, belaunaldi berriei "euskararen garrantzia", "herri honekiko begirunea" eta abertzale izatearen "harrotasuna" transmititzeko eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X