Gorde
Kendu nire zerrendatik

903 dira uholdean hildakoak eta 4.247 desagertuak, Nepalen arabera

Bi espainiarrek desagertuta jarraitzen dutela baieztatu du Atzerri Ministerioak.

Bidur (Nepal), 29/08/2026.- A truck is seen stuck in the mud on a road near a restoration site in Bidur, Nepal, 29 August 2026, following flash floods earlier this week. More than 600 people were killed, and hundreds remain missing across northern Nepal after a glacial collapse and avalanche triggered flash floods and mudslides along the Bhotekoshi and Trishuli river valleys near the Nepal-Tibet border, causing widespread destruction to settlements and infrastructure, according to the National Disaster Risk Reduction and Management Authority (NDRRMA). (Inundaciones, Avalancha) EFE/EPA/YONHAP SOUTH KOREA OUT

Uholdeak Nepalen eta Tibeten

Desagertutako hiru espainiarretako bat aurkitu dute. Ez dakigu pertsona horietakoren bat euskal jatorrikoa den.
Glaziar baten hausturak eragin ditu uholdeak, hipotesi nagusiaren arabera.
Nepalek ibaietatik urruntzea eskatu du, laku batek gainezka egiteko arriskua dagoelako

903 dira uholdean hildakoak eta 4.247 desagertuak, Nepalen arabera

Nepalek 903 hildako eta 4.247 desagertu zenbatu ditu joan den asteazkenean Nepalgo iparraldeko eta erdialdeko zonalde bat suntsitu zuen uholde suntsitzailearen ondorioz, Hondamendi Arriskua Murrizteko eta Kudeatzeko Agintaritza Nazionalaren (NDRRMA) azken txostenaren arabera.

Balantze eguneratua: 804 hildako eta 3.048 desagertu

Nepalgo agintariek zabaldutako azken balantzearen arabera 788 pertsona hil dira asteazkeneko uholdeetan. Horiei Tibeten hildako 16ak gehituz gero, dagoeneko 804 dira. 

Gainera, 3.048 pertsonak desagertuta jarraitzen dute: 2.502k Nepalen eta 546k Tibeten. 

EITBk Nepalgo uholdeek gehien erasan duen guneetako bat bisitatu du

Olatz Urkia EITBk Asian duen korrespontsalak Nepalgo hondamendiaren zero gunera bisita egin du. Asteazkeneko uholdeek gehien erasan dituen zonaldera joan da, Nuwakot herrixkara, Trishuli ibaiaren ertzera.

Iragarkia
Olatz Urkia Nepal
18:00 - 20:00

Leon XIV.a aita santuak "denen" laguntza eskatu du Nepali eta Tibeti laguntzeko

Leon XIV.a aita santuak Nepal eta Tibet gogoan izan ditu gaurko mezan, eta bi herrialde horiei laguntzera animatu ditu "guztiak". Gainera, hildakoen, zaurituen, desagertuen, eta bilaketa lanetan ari direnen alde otoitz egiteko esktau du. 

Dagoeneko 768 dira Nepalgo eta Tibeteko uholdeen ondorioz hildakoak

Nepalgo eta Tibeteko agintariek zabaldutako azken balantzearen arabera, gutxienez 768 pertsona hil ziren asteazkeneko uholde larrietan eta desagertutako pertsonak, berriz, 3.000 baino gehiago dira. 

3.000 desagertu horietatik 2.502 inguru Nepalen falta dira. 

Tibeten, berriz, gutxienez 16 pertsona hil eta 564 desagertu dira. 

Nepalgo Gobernuak jakitera emandako azken datuen arabera, 750 hildako (734 Nepalen eta 16 Tibeten) eta 3.000 desagertu baino gehiago utzi ditu uholdeak. Gobernuak premiazko laguntza eskatu du. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Olatz Urkia EITBren Asiako korrespontsala Nepalgo hondamendiaren zero gunean

Olatz Urkia EITBren Asiako korrespontsala Nepalgo hondamendiaren zero gunera iritsi da, Bidurrera, lokatz eta arroka geruza handi batez estalitako hirira. Bertan jarri dute erreskate gunea, eta bertan ari dira pilatzen desagertuen senideak, informazio bila. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Bi espainiarrek desagertuta jarraitzen dutela baieztatu du Espainiako Atzerri Ministerioak

Hasiera batean Nepalgo agintariek desagertutako hiru espainiarretako bi aurkitu dituztela berri eman badute ere, gerora Espainiako Atzerri Ministerioak baieztatu du hirutik bik desagertuta jarraitzen dutela. 

6 urteko neska bat bizirik erreskatatu dute Nepalen, 60 orduz harrapatuta egon ondoren

Nepalen erreskate taldeek erlojuaren kontra lanean jarraitzen dute. Larunbat honetan, 60 orduz harrapatuta egon den 6 urteko neska bat erreskatatu dute larrialdi zerbitzuek.

EITB, Nepalgo uholdeen zero gunean

Iragarkia
18:00 - 20:00

Erreskate taldeek lanean jarraitzen dute Nepalen

Iragarkia
18:00 - 20:00

Nepalek atzerriko laguntza teknikoa eskatu du, eta berreraikuntzarako 4.000 eta 5.000 milioi dolar artean beharko dituela kalkulatu du

Nepalgo agintariek atzerriko laguntza tekniko eskatu dute tuneletan harrapatuta egon daitezkeen langileak erreskatatzeko eta hildakoei DNA probak egiteko, besteak beste. Gainera, Nepalgo Finantza ministroaren arabera, 4.000 eta 5.000 milioi dolar artean beharko dira berreraikuntzarako.

930 langile baino gehiago desagertu ziren Nepalgo zentraletan tunelak ireki nahian ari dira

Nepalgo Armadak eta Poliziak erreskate operazioak areagotu ditu larunbat honetan, asteazkeneko hondamendiaz geroztik proiektu hidroelektrikoetan inkomunikatuta jarraitzen duten 933 langilerengana iristeko. 

Gorputegiak gainezka daudela, gorpuak hobiratzen hasi dira

Erreskate taldeek lanean jarraitzen duten bitartean, hildakoen gorpuak pilatzen ari dira Nepalgo gorputegietan. Gainezka eginda daude eta horregatik hildakoak lurperatzen hasi dira, gerora identifikatzeko balioko duten DNA laginak hartu ondoren.

Infekzio eta epidemia arriskua tarteko, gaur bertan hasiko dira gorpuak hobiratzen. 

630 hildako baino gehiago eta ia 3.000 desagertu, Nepalen eta TIbeten

Nepalen eta Tibeten arteko mugan aste honetan izandako uholdeen ondorioz, gutxienez 626 pertsona hil eta 2.426 desagertu dira Nepalen bakarrik, bertako agintariek egindako azken balantzearen arabera. Tibeten hildakoak eta desagertutakoak gehituz gero, dagoeneko 633 hildako eta 2.980 desagertu zenbatu dituzte. 

Rasuwa District (Nepal), 29/08/2026.- A handout photo made available by the Nepal Army shows army personnel rescuing survivors from a hydropower tunnel following flash floods in Rasuwa District, Nepal, 28 August 2026 (issued 29 August 2026). According to National Disaster Risk Reduction and Management Authority (NDRRMA), more than 600 people were killed and hundreds remain missing across northern Nepal after a glacial collapse and avalanche triggered flash floods and mudslides along the Bhotekoshi and Trishuli river valleys near the Nepal-Tibet border, causing widespread destruction to settlements and infrastructure. (Inundaciones, Avalancha) EFE/EPA/NEPAL ARMY HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES

Ia 600 hildako, 2.500 desagertu eta Txinak erreskate-lanei ekin die berriro

Erreskate lanek jarraitzen dute, ia erlojuaren kontra eta uholde berri baten beldurrez, Nepalen eta Tibeteko eskualde autonomoaren (Txina) arteko mugan.

Asteazkenean izandako uholdearen balantzea honakoa da: 584 hildako eta 2.500 desagertu.

Txinak erreskate-lanei ekin die berriro ostiral honetan, uholdeen ostean lohiak eta harkaitzek osatutako presa natural batek gainezka egin ostean aldi baterako bertan behera utzi ostean. Hala ere, agintariek arreta eskatu dute.

Bien bitartean, Nepalek formalki eskatu die Indiari eta Txinari 42 zubi eramangarri entregatzeko eta instalatzeko, gehien kaltetutako eremuetan lurreko trafikoa berriro irekitzeko eta uholdeen ondorioz inkomunikatuta geratu diren pertsonen joan-etorriak bermatu ahal izateko.

Nuwakot (Nepal), 28/08/2026.- An aerial view shows an area devastated by flash floods and mudslides in Delight village, Nuwakot district, Nepal, 28 August 2026. More than 460 people have died and hundreds remain missing across northern Nepal after a suspected glacial collapse and avalanche triggered flash floods and mudslides along the Bhotekoshi and Trishuli river valleys near the Nepal-Tibet border, causing widespread destruction to settlements and infrastructure, according to local authorities. (Inundaciones, Avalancha) EFE/EPA/NARENDRA SHRESTHA

Desagertutako hiru espainiarretako bat aurkitu dute

Nepalgo Turismo Batzordeak bere azken boletinean azaldu duenez, desagertutako hiru espainiarretako bat aurkitu dute, xehetasun gehiagorik eman gabe. Bien bitartean, beste bi espainiarrek desagertuta jarraitzen dute. 

1.900 lagunetik gora dira Nepalen uhaldiaren ondorioz desagertuta dauden pertsonak 

Asteazkenean herrialdea astindu zuen uholde bortitzetik hiru egunera, Nepalgo agintariek 1.924ra igo dute  ostiral honetan desagertuta dauden pertsonen kopurua; duela ordu batzuk emandako kopurua bikoiztu egin da, 977tan baitzuten desagertuen balantzea. 

EBak bi milioi eurora igo du Nepalera bideratzeko emergentziako laguntza

Europar Batasunak bi milioi eurora handitu du Nepali emanteko larrialdi laguntza. 

Larrialdiko finantzaketak kaltetutako erkidegoen berehalako beharrei erantzuteko balioko du, hala nola osasun arretari, elikadurari, edateko urari eta saneamenduari, Europako Batzordeak ohar batean azaldu duenez.

Europar Batasuneko Exekutiboak zehaztu duenez, Batasunak finantzatutako bazkide humanitarioak "tokian bertan daude jada laguntza ematen, babeserako materiala eta premia biziko artikuluak banatuz".

Nuwakot (Nepal), 28/08/2026.- Bottled water and other relief materials await to be dispatched from the helipad of the Army Operations Center in Nuwakot district, Nepal, 28 August 2026. More than 460 people have died and hundreds remain missing across northern Nepal after a suspected glacial collapse and avalanche triggered flash floods and mudslides along the Bhotekoshi and Trishuli river valleys near the Nepal-Tibet border, causing widespread destruction to settlements and infrastructure, according to local authorities. (Inundaciones, Avalancha) EFE/EPA/NARENDRA SHRESTHA

Desagertutako 600 turisten zerrenda argitaratu du Nepalgo Gobernuak

Nepalgo Gobernuak "desagertutako edo kontakturik gabeko turista" gisa sailkatutako 600 pertsona baino gehiagoren identitateen zerrenda argitaratu du ostiral honetan. Atzerritarren nahiz , Nepaldik kanpo bizi diren nepaldarrenak. Zerrendaren arabera, 35 nazionalitatetako desagertuak daude. Horien artean nazionalitate espainiarreko hiru lagun daude. 

Nuwakot (Nepal), 28/08/2026.- People search the names of their relatives on lists of missing people outside the army operations center in the aftermath of flash floods, in Nuwakot district, Nepal, 28 August 2026. More than 460 people have died and hundreds remain missing across northern Nepal after a suspected glacial collapse and avalanche triggered flash floods and mudslides along the Bhotekoshi and Trishuli river valleys near the Nepal-Tibet border, causing widespread destruction to settlements and infrastructure, according to local authorities. (Inundaciones, Avalancha) EFE/EPA/NARENDRA SHRESTHA

553 hildako eta 937 desagertu Nepalen, eta bost biktima eta 550 desagertu Tibeten

Nepalek 553era igo du Bhote Koshi ibaiaren arroan izandako uholde suntsitzailearen ondorioz hildakoen kopurua, eta salbamendu taldeek artean desagertuta jarraitzen duten 937 lagunen bila jarraitzen dute etenik gabe.

Bestalde, Txinak bostera igo du ostiral honetan Tibeteko Gyirong konderrian uhaldiaren ondorioz hildakoen kopurua, eta 558 pertsonakoa da desagertuen zerrenda.

Nepalek 538 hildako konfirmatu ditu

Nepalek konfirmatu ditu 538 gorpu aurkitu dituztela Bhote Koshi ibaiaren arroan erregistratutako uholde suntsitzailearen ondorioz, eta salbamendu taldeek 937 pertsona bilatzen jarraitzen dute.

Hondamendi Arriskua Murrizteko eta Kudeatzeko Agintaritza Nazionalak (NDRRMA) datu hori baieztatu du azken buletinean, eta zehaztu du hildako gehien Chitwan barrutian izan zirela, bertan izan baitira 221 hildako, ibaiaren beheko arroan.

Erreskate lanek ez dute etenik

Nepalgo eta Txinako erreskate taldeek 1.500 desagertuen bila jarraitzen dute, asteazkenean izandako uholde jendetsuaren ostean. Nepalgo iparraldearen eta Tibeteko hego-mendebaldearen arteko mugan izan zen ezbeharra.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Nepalek ibaietatik urruntzea eskatu du, laku batek gainezka egiteko arriskua dagoelako

Nepalgo agintariek ibaiertzetatik eta arrisku guneetatik urruntzeko eskatu diete herritarrei, Tibeteko mugan harrien eta hondakinen pilaketagatik sortutako laku berri bat hausteko arriskua baita. Txinako aldean, urak gainezka egiten hasi da, eta agintariek bertan behera utzi dituzte zenbait tokitako erreskate-lanak.

Laku artifizialak bi milioi metro kubiko ur inguru ditu, eta datozen egunetan hiru milioira irits daiteke. Abisuak Bhote Koshi ibaiaren beheko aldeei eragiten die bereziki, aste honetan uholdeek ehunka lagun hil baitituzte mugaren bi aldeetan. Hala ere, aditu nepaldarrek uste dute, oraingoz, arriskua asteazkeneko uholdeena baino txikiagoa dela.

500 hildako eta 1.500 desagertu baino gehiago

Nepalgo agintariek egindako azken balantzearen arabera, iparraldea astindu duen uholdeak ia 500 hildako eta 1.500 zauritu utzi ditu jada, eta ehunka desagerturen bila jarraitzen dute erreskate taldeek.

EBk milioi bat euroko larrialdi laguntza mobilizatu du

Europar Batasunak milioi bat euro mobilizatu ditu Nepalen uholdeek eragindako larrialdiari erantzuteko, Hadja Lahbib EBko Krisi Kudeaketarako komisarioak ostegun honetan iragarri duenez. 

Sare sozialetan zabaldutako mezuan Lahbibek ziurtatu du Europar Batasuna eurekin dagoela eta horregatik milioi bat euro mobilizatu dituela "elikagaiak, ura, osasun arreta eta aterpea" bermatzeko. 

360 hildako eta 1.400 desagertu baino gehiago

Nepalgo agintariek egindako azken balantzearen arabera, gutxienez 359 pertsona hil dira uholdeengatik herrialde horretan hildakoak. Gainera, gutxienez 910 pertsona desagertuta daude. Pekinek, bere aldetik, hiru hildako eta 558 desagerturen berri eman du. Hori dela eta, gutxienez 362 dira hildakoak bi herrialdeetan, eta, desagertuak, 1.468.

Hainbat herrialde eta erakunde laguntza bidaltzen hasi dira Nepalera

Txinak, Indiak, Hego Koreak, Erresuma Batuak, Europar Batasunak, Ameriketako Estatu Batuek, Gurutze Gorriak eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Federazioak, Nazio Batuen Erakundeak, Osasunaren Mundu Erakundeak, Munduko Bankuak eta Mugarik Gabeko Medikuek, besteak beste, dirua eta laguntza-materiala bidaltzeko ekimenak jarri dituzte abian. Bidaltzen ari diren materialen artean daude aldi baterako babeslekuak, mantak, higiene-kitak, lanparak eta sendagaiak. Hainbat herrialdek, halaber, langileak bidaltzea eskaini dute erreskate- eta laguntza-lanetan aritzeko.

Eñaut Izagirre, glaziologoa: “Glaziar baten hausturak eragin du lohi-jausia”

Uholdeek Nepalen harrapatu dute Eñaut Izagirre glaziologo euskalduna, eta Euskadi Irratiko Faktoria saioan azaldu duenez, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak sortu dituela uholdeak. Hain zuzen ere, Tibetekin mugan dagoen Langtang mendiaren ipar aurpegiko glaziarraren haustura. “Izotz eta arrokaz osatutako masa handi bat askatu, eta aurretik arroka eta sedimentu ugari eraman ditu. Horiek mila metro beheragoko aranondo batera iritsiko ziren, lohiak, sedimentuak eta ura barreiatuz. Aran nagusira heldutakoan, blokeo moduko bat sortuko zen seguruenik, eta ura pilatu ahala, bat-bateko eztanda baten ondorioz, pilatutako guztia askatu eta aranean behera etorriko zen, Nepal aldera, izugarrizko uholdeak sortuz”, azaldu du Izagirrek.

Txinak Tibeteko hainbat eremu hustu ditu, uholdearen ondoren sortutako laku bat hausteko arriskua dela eta

Nepaletik datorren ibai batek Tibeteko beste batekin bat egiten duen lekuan sortu da aintzira, eta agintarien kalkuluen arabera, hurrengo hiru egunetan beste hiru milioi metro kubiko ur jaso litzake. Bat-batean apurtu eta ur deskarga gertatzeko arriskua dela eta, Txinak toki seguruetara eraman ditu mehatxupean dauden hainbat herritako biztanleak.

Uholdeak 5,1 magnitudeko lurrikara baten pareko bibrazioak eragin zituen

Lohi-jausiak magnitude ertaineko lurrikara baten pareko seinale sismikoa sortu zuen.

10.000 familiak premiazko laguntza behar dute Nepalen

Osasunaren Mundu Erakundeak lehen laguntza-sorta bat bidali du. Horren barruan, kaltetutako eremuetan osasun-zerbitzuak ematea ahalbidetuko duten kanpin-dendak daude.

Datu berriak: 300 hildako baino gehiago

Hildakoen kopuruak gora egiten jarraitzen du. Azken informazioen arabera, 300 gorpu baino gehiago topatu dituzte egiten ari diren erreskate lanetan. 

Azken ordua: 270 hildako eta 517 atzerritar desagertuta

Nepalgo agintariek jakinarazi dute 270 hil direla eta 1.384 desagertuta daudela. Falta diren pertsonen artean 517 atzerritar daude. 

Alex Txikon alpinista bizkaitarrak Nepalgo ezbeharraz hitz egin du

Iragarkia
18:00 - 20:00

Nepalgo irudi ikusgarriak airetik, herrialdea suntsitu duen uholde bortitzaren ondoren

Iragarkia
18:00 - 20:00

180 hildako eta ia 1.400 pertsona desagertuta

180 pertsona hil dira eta 1.384 desagertuta daude, agintariek jakinarazi dutenez. Nepalgo Turismo Batzordeak ziurtatu duenez, falta diren pertsonen artean 466 atzerritar daude. 

Espainiar jatorriko lau pertsona daude desagertuta

Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.

Ehun hildako baino gehiago eta ehunka desagertu baieztatu dituzte

Gutxienez 177 pertsona hil dira eta 800 baino gehiago desagertuta daude bat-bateko uholde batek Tibeteko mugatik gertu (Txina) hainbat herri jo ostean, agintariek baieztatu dutenez.

Uholdeak

Gutxienez 180 lagun hil eta ia 1.400 falta dira Nepalen eta Tibeten, uholde handi baten ondorioz

Agentziak | EITB

Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.

Iragarkia
Trishuli Bazar (Nepal), 26/08/2026.- Villagers wade through flooded streets following a flash flood in Trishuli Bazar, Nuwakot district, Nepal, 26 August 2026. Several people were killed and multiple others were reported missing after a massive flash flood swept through Rasuwa and Nuwakot districts causing widespread destruction to settlements and infrastructure, according to local authorities. (Inundaciones) EFE/EPA/NARENDRA SHRESTHA
18:00 - 20:00

Irudi ikusgarriak datoz Nepaletik

Desagertutakoen kopurua aldakorra da, baina desagertutakoen kopuru handia dago, gehienak atzerritarrak. 

Iragarkia
18:00 - 20:00