Gutxienez 180 lagun hil eta ia 1.400 falta dira Nepalen eta Tibeten, uholde handi baten ondorioz
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.
Gutxienez 180 pertsona hil dira eta 1.384 lagun agertu barik daude Tibeteko mugatik gertu bat-bateko uholde batek hainbat herri kolpatu baitu, agintariek baieztatu dutenez.
Nepalgo Turismo Batzordeak ziurtatu falta diren pertsonen artean 466 atzerritar daudela.
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.
Ur masa 09:15 aldera (05:30 Euskal Herrian) iritsi da Bhote Koshi ibaira Tibetetik eta indar handiz kolpatu ditu Timure, Rasuwagadhi eta Syabrubesi.
Shishir Khanal Nepalgo Kanpo Arazoetako ministroak esan du litekeena dela lurrikara batek eragin izana uhaldia, lur-irristatze batek Bhote Koshi ibaiaren ibilgua blokeatu ostean.
Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuak (USGS) 4,4 graduko lurrikara erregistratu du 02:52an (04:52 Euskal Herrian), epizentroa Nepalgo Kodari herritik 77 kilometro ipar-mendebaldera izan du, 10 kilometroko sakoneran.