Krisia Ceutan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek agerraldia egingo du irailaren 3ko Kongresuko Osoko Bilkuran, Ceutako krisia dela eta

Sanchezek asteazken goizean eskatu du Kongresuan agertzea. Irailaren 9a proposatu du, ohiko bilkura-aldiko lehen Osoko Bilkurako data, baina 3an hitz egingo du azkenean. PPk eskatuta, Kongresuko Diputazio Iraunkorrak asteazken honetan Sanchezi premiazko agerraldia egin ala ez erabakitzeko eztabaidarako ordu gutxiren faltan ezarri da data.

MADRID, 25/08/2026.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, ha presidido este martes la reunión extraordinaria del Consejo de Seguridad Nacional, en el Complejo de la Moncloa. EFE/ Fernando Calvo **SOLO USO EDITORIAL/SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)***
Astearteko Segurtasun Kontseilua. Argazkia: EFE.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egingo du irailaren 3an (osteguna) Kongresuan egingo den Osoko Bilkura berezian, parlamentuko iturriek jakitera eman dutenez. Ceutako migrazio krisiaren aurrean haren gobernuak egindako kudeaketaren inguruko azalpenak emango ditu; izan ere, milaka migratzaile iritsi ziren Marokotik joan den uztailaren 30ean.

Sanchezek, asteazken honetan bertan, ordu batzuk lehenago, eskatu du Kongresuan agertzea. Hasiera batean, irailaren 9a proposatu du, ohiko bilkura-aldiko lehen Osoko Bilkuran parte hartzeko. Azkenean, ordea, saioa astebete aurreratzea erabaki dute, eta, beraz, irailaren 3an agertuko da.

PPren eskaera

Hala egin dezala galdegin du Espainiako Gobernuak, hain zuzen ere, PPk eskatuta, Kongresuko Diputazio Iraunkorrak asteazken honetan Sanchezi premiazko agerraldia egin ala ez erabakitzeko eztabaidarako ordu gutxiren faltan. Ceutako migrazio krisiari buruzko azalpenak ematea eskatzen diete, Sanchezi bezala, beste hamar ministrori ere. Hamar horietatik zortzik dagoeneko hitzordua egina dute Behe Ganberan, azalpenak emateko. 

Asteartean Margarita Robles Defentsa ministroak egin bezala, datozen egunetan beste zazpi ministrok hitz egingo dute. Ostegunean Felix Bolaños Presidentziako ministroak eta Monica Garcia Osasun ministroak izango dute txanda. Ostiralean Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak, Jose Manuel Albares Kanpo ministroak eta Elma Saiz Migrazio ministroen txanda izango da, eta datorren astean Sira Rego Gazteria eta Haurtzaroko ministroarena eta Ana Redondo Berdintasun ministroarena.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X