Espainiako gobernua
Espainiako Gobernuak familia ugarien onurak emango dizkie bi seme-alaba dituzten guraso bakarrekoei
Bestalde, errege lege dekretuak onurak ekarriko dizkie bi seme-alaba dituzten familiei, baldin eta gurasoetako batek % 33ko desgaitasuna edo handiagoa badu.
Espainiako Gobernuak migrazio larrialdia ezarri du Kanarietan
Migrazioari buruzko ministerio arteko batzordeak asteartean egindako bileran erabaki dute 15,18 milioi euro bideratzea Kanarietan migratzaileentzako plaza gehiago eskaintzeko eta lekualdatzeak egiteko.
Maldita.es fundazioak TikToken haurren aurkako sexu abusuen 1.000 bideo baino gehiago salatu ditu
Maldita.es fundazioak argitaratu duen ikerketaren arabera, TikTok sare sozialean haurren aurkako sexu abusuen 1.000 bideo baino gehiago identifikatu dituzte, 48 milioi ikustaldirekin baino gehiagorekin. Material mota hori partekatzen edo saltzen duten 26.000 profil identifikatu dituzte, eta horietatik 7.000 baino gehiago gaztelaniaz aritzen dira. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioak Estatuko Fiskaltza Nagusiari eskatu dio beharrezkoak diren neurriak har ditzala adin txikikoen babesa "bermatzeko" eta plataformaren jarduera etetea proposatu du.
ETAri aurre egin zioten enpresariei omenaldia: "Zuek gabe, ez ginateke gaur gauden lekuan egongo"
1976az geroztik, ETAk 48 enpresaburu eta zuzendari hil zituen, 86 bahitu, eta ia 15.000 pertsona izan ziren "iraultza-zergaren" eraginpean.
TikToken jarduera etetea proposatu du Espainiako Gobernuak, adingabeen kontrako sexu abusuen bideoak erakusteagatik
Gazteria eta Haurtzaro Ministerioak Estatuko Fiskaltza Nagusiari eskatu dio beharrezkoak diren neurriak har ditzala adin txikikoen babesa "bermatzeko".
Espainiako Gobernuak oliba-olioaren ekoizpenaren % 12 merkatutik kentzeko agindu du, prezioen beherakada geldiarazteko
188.000 tona inguru biltegiratu beharko dituzte 2027ko irailera arte. Nekazaritza-erakundeek neurri horren alde egin dute; FACUAk eta OCUk, berriz, kontsumitzaileengan izan ditzaketen ondorioak kritikatu dituzte.
Eusko Jaurlaritzak, Etxebizitza Ministerioak eta Donostiako Udalak Txomin Enea II birpartzelatzea adostu dute, 400 etxebizitza eraikitzeko
Martuteneko espetxe zaharra eraitsi egingo da eta esparruaren eraldaketak, hasiera batean, 14,5 milioi euroko partida izango du, baina urbanizazio-proiektua idazteko garaian zehaztu beharko da.
Anduezaren esanetan dimisioak Puente "goratzen" du eta PP ispiluaren aurrean jarri
Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak adierazi du dimisioak Puente eta PSOE bera "goratzen" dituela. Aldiz, gogorarazi du Carlos Mazonek karguan jarraitu egiten duela, soldata, gidaria eta PPren babesarekin, GOIDIan gertatutakoa gorabehera.
Rufianek, Puenteri: "Ministro bikaina izan zara"
Diputazio Iraunkorreko agerraldia amaitu ondoren, eta bankada sozialistak Puente txalotzen zuen bitartean, Rufian ministroarengana hurbildu da, eta keinu adeitsu bat egin dio. Une horretan, Diputatuen Kongresuko telebista seinalearen arabera, ERCren bozeramaileak belarrira esan dio: "Ministro bikaina izan zara".
Oscar Puentek dimisioa eman du
Garraio ministro izaten jarraitzeari uko egin dio eta esan du ez dela PSOEren zerrendetan joango azaroaren 29ko hauteskunde orokorretan.
EH Bilduk "ikerketa sakona" eskatu du, eta EAJk, berriz, Puente ministroaren dimisioa
Koalizio subiranistak "argitasuna eta gardentasuna" eskatu ditu. Jeltzaleek kritikatu dute Espainiako abiadura handiaren narriadura, eta adierazi dute "aspalditik" datorrela.
Bilboko Portuko Agintaritzak bere gain hartuko du salgaien terminalaren kudeaketa
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Migrazio Koordinaziorako aldebiko azpibatzorde bat sortzea ere adostu dute, migrazio-politikekin lotutako hainbat arlori buruzko proposamenak aztertu eta formulatzeko.
Espainiako Gobernuak 30 milioi euroko laguntzak onartu ditu Urdako tren-istripuaren biktimei laguntzeko
Ministroen Kontseiluak 30 milioi euroko laguntza sorta onartu du guar, asteartea, Urdan izandako tren-istripuak kaltetutakoentzat. Era berean, erantzukizun zibilagatiko kalte-ordainak jasotzeko aurrerakinak emango dituzte.
Albiste izango dira: agintaldi erdiko hauteskundeak AEBn, Puenteren agerraldia tren-istripuari buruz eta Jaurlaritzaren aurrekontuak, sailez sail
Hedabideetako gaurko lerroburu nagusiak, hitz bitan.
Puentek agerraldia egingo du gaur Diputazio Iraunkorrean, biktimentzako laguntzak onartu eta gero
Garraio ministroari talde politiko guztiek, PSOEk eta EH Bilduk izan ezik, adierazpen publikoetan egin dizkioten dimisio-eskaerak eramango dituzte Diputazio Iraunkorrera.
Urdako tren istripuarekin lotutako dekretuak baja espezifikoak eta kalte ordainak aurreratzea aurreikusten du
Sanchezek azaldu du bihar, asteartea, Ministroen Kontseiluak onartuko duen errege dekretuak aldi baterako ezintasuneko berariazko prozedura bat ere izango duela, istripuaren biktimei "estaldura hobea" emateko eta kaltetuen egoitza komunitateetan arreta integrala eta espezializatua eskaintzen duten bulegoak martxan jartzeko.
Martuteneko espetxea zegoen lekuan etxebizitzak egiteko erakunde arteko akordioa aste honetan lor lezakete
Estatuko Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak hiru aldeko bilera egingo dute asteazkenean Madrilen. Bertan akordioa lor lezakete Txomin Enea II hirigintza-proiektua bultzatzeko.
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
Ministroen Kontseiluaren bileran onartuko dituzte laguntzok, eta litekeena da Oscar Puente Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroa ateratzea prentsa aurrera horien berri ematera. Ezbeharraren txosten baten berri ere emango du Puentek.
Obrak bukatu arte Madril-Bartzelona lineako tren-zerbitzua bertan behera uztea aztertzen ari direla aitortu du Puentek
Espainiako Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak adierazi duenez, horrela, obrek bi urte iraungo lukete, ez bost. Erabakia oraindik hartu gabe dagoela esan du.
Puentek Atochan egindako akatsa azpimarratu du, eta ez du dimisioa emango: "Ez naiz inoren atzean ezkutatuko, ez baitut ezer ezkutatzeko"
Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak esan du ez duela langilerik ezkutu gisa erabiliko, ezta ikerketa amaitu aurretik inor epaituko ere, baina aitortu du edozeinek egin dezakeela akatsen bat. Ez du dimisioa aurkeztuko, "presioa oso handia den arren".