MIGRAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak migrazio larrialdia ezarri du Kanarietan

Migrazioari buruzko ministerio arteko batzordeak asteartean egindako bileran erabaki dute 15,18 milioi euro bideratzea Kanarietan migratzaileentzako plaza gehiago eskaintzeko eta lekualdatzeak egiteko.

EL PINAR (EL HIERRO), 07/11/2026.- Llegada al puerto de La Restinga, en el municipio de El Pinar, en la isla de El Hierro, de 55 inmigrantes que han sido rescatados por la embarcación de Salvamento Marítimo, Salvamar Mizar, este sábado, en aguas cercanas a El Hierro. EFE/ Gelmert Finol

Migratzaileen etorrera aste honetan Hierrora. Argazkia: EFE.

Espainiako Gobernuak migrazio larrialdia ezarri du Kanarietan. Hori iragarri du asteartean Angel Victor Torres Espainiako Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak, migrazioari buruzko ministerio arteko batzordearen bileraren ostean. Halaber, 15,18 milioi euro bideratuko dira Estatuarenak diren zentroetan plaza gehiago eskaintzeko eta Kanarietako beste uharteetara eta Penintsulara lekualdatzeak egiteko.

Halaber, Torresek jakinarazi duenez, Espainiako Gobernuak milioi bat euro jarriko du osasun eta lehen arreta zerbitzua indartzeko. 

Era berean, Hierro uhartera Itsas Salbamenduko beste ontzi bat mugitu da. Hortaz, Espainian dauden bost ontzietatik hiru Kanarietan egongo dira.

Gainera, Espainiako Gobernuak Kanarietan duen ordezkaritzan langile gehiago jarriko dira, bidaiderik gabeko adin txikikoak Espainian zehar birkokatzeko izapideak egin ahal izateko. 

Bestalde, Torresek iragarri du Ogasun Ministerioak migrazio krisiak eragindako ezohiko gastuei aurre egiteko baliabideak jarriko dituela Hierroko agintarien esku. 

Frontex mugen zaintzarako misioa Afrikako kostaldean zabaltzea eskatu du Clavijok

Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak asteazkenean Magnus Brunner Europako Barne komisarioarekin bideokonferentzia bat egingo duela iragarri du, Kanarietako migrazio krisiaren berri emateko eta Frontex mugen zaintzarako misioa Afrikako jatorrizko herrialdeetan zabaltzea eskatzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X