LERROBURU NAGUSIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Memoriaren Eguna, greba Renfen, protoien azeleragailua Donostian eta A11ko greba orokorraren bezpera

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Dia-de-la-Memoria-efe
2025eko Memoriaren Eguneko artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Memoriaren Eguna: euskal erakundeek terrorismoaren biktimak oroitzeko eta omentzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte gaur, Memoriaren Eguna dela eta. Deialdiak egingo dira Eusko Legebiltzarrean, Bilbon eta Donostian, eta Etxeratek ekitaldi bat egingo du Gasteizen, salbuespen-politiken biktimak gogoratzeko.

-Greba Renfen: Joan den gauerdian hasi da Tren Makinisten Espainiako Sindikatuak (Semaf) aste honetarako deitu dituen bi greba-egunetako lehena, Renfe taldeko gidariei zuzenduta, "hartutako konpromisoak ez betetzeagatik" eta trenbide-segurtasunaren egiturazko aldaketa bat aldarrikatzeko. Greba-deialdiaren ondorioz, EAEko Aldiriko tren zerbitzu ugari bertan behera geratu dira, Abandoko eta Donostiako geltokietako Renferen pantailek jakinarazi dutenez.

-Protoien azeleragailuaren Donostian: Osakidetza astearte honetan hasiko da Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Protoiterapia Unitateko ziklotroia instalatzen. Mugarri "historikoa" da hori, Osasun Sailak azpimarratu duenez, paziente onkologikoentzako "munduko teknologiarik aurreratuenetako bat" delako.

-A11ko greba orokorraren bezpera: CCOO, UGT, ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek grebara deitu dute asteazken honetan, azaroak 11, etxebizitzarako eskubidearen, espekulazioaren amaieraren eta soldaten igoeraren alde. Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak ezarritako gutxieneko zerbitzuen aginduaren arabera, EAEko ospitaleek jaiegun gisa funtzionatuko dute eta garraio publikoek zerbitzuen % 30 bermatu beharko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X