Renfe
Tren Istripuen Ikerketa Batzordeak neurriak eskatu zituen 2024an, giza akatsak prebenitzeko
Txosten batek ohartarazi zuen trenbidea egiaztatzea giza faktorearen esku dagoela, eta talkak murrizteko neurri teknikoak eskatu zituen. Dokumentua Cuencako tren-geltokian izandako gertakari baten ondoren idatzi zuten; Urdako estazioan gertatutakoaren oso antzekoa izan zen hura, segurtasun-sistemek eta hainbat akatsek eragindakoa.
64 lagun falta direla salatu dute Urdako istripuko biktimen senideek
Bulego bereziak jarri dituzte biktimen senideek desagertze-salaketak jartzeko eta DNA laginak biltzeko, identifikazio-lanak arintze aldera.
Abiadura handiko trenbide sarean bederatzi hilabetean Espainian gertatu den bigarren istripua izan da gaurkoa, eta historiako larrienetakoa
Hildakoak eragin zituen aurtengo lehen tren istripua duela bederatzi hilabete jazo zen Adamuzen (Kordoba), urtarrilaren 18an. Malagatik Madrilera zihoan Iryo konpainiako tren bat errailetik atera eta aldameneko trenbidean sartu zen, eta bertatik zihoan Renferen Madril-Huelva lineako tren bat jo zuen. 46 lagun hil ziren orduan.
Zer da LZB sistema eta zertarako balio du?
Trenen zirkulazioa gainbegiratzen du abiadura handiko trenbideetan, eta larrialdietan balazta automatikoa aktiba dezake. Toledon AVE tren batek Iryoren tren batekin talka egin ostean, sistemaren hutsegitea ikertzen ari dira.
Irudi gogorrak Toledoko tren istripuan
Dozenaka lagun hil dira tren-ezbeharrean, Madril eta Sevilla arteko bidean.
Puenteren hitzetan, "ulertezina" da kontrolguneak AVE trenaren makinistari aurrera jarraitzeko agindua eman izana
Espainiako Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministro Oscar Puentek "ulertezintzat" jo du Adifek Atochan duen kontrolguneak Renfeko AVE trenari aurrera jarraitzeko agindua eman izana, kontuan hartuta sistemak abisu gorria zegoela ohartarazi duela, Iryoren trena trenbidea oztopatzen ari zelako.
Renfek autobus bidez eskainiko du Beasain eta Tolosa arteko zerbitzua gaurtik aurrera, lanak direla eta
Beasain eta Tolosa arteko tren zerbitzua sei egunez etengo dute, abuztuaren 17tik 19ra eta 29tik 31ra.
Renfek aldaketak egingo ditu Gipuzkoako tren-zerbitzuan uztailaren 25etik aurrera
Irun eta Hernani arteko tren-zerbitzua eten egingo da asteburu honetatik aurrera AHTaren lanak direla eta. Renfek autobus zerbitzua eskainiko die bidaiariei.
Irun eta Hernani arteko tren-zerbitzua berriro etengo dute uztailaren 25etik aurrera, lanak direla eta
Bidaiarien "mugikortasuna bermatzeko," Renfek errepide bidezko garraio-plan bat jarriko du martxan.
Asteazkenera arte ez da Renferen trenik ibiliko Arrigorriaga eta Bilbo artean, lanak direla eta
Autobusez ari dira egiten bi udalerrien arteko bidea. Etenak Ibilbide Luzeko trenei eragiten die, Bilbo eta Miranda de Ebro artean. Basaurin, Bidebieta geltokia hobetzeko lanak egiten ari dira, eta horrek eragin du gorabehera.
Renferen aldiriko trenak Hendaiara iritsiko dira urrian eta Frantziako abiadura handikoak Irunera, urtarrilean
Brinkola-Irun lineako trenak Hendaiara iristea ahalbidetuko duen akordioa sinatu berri dute Espainiako Garraio Ministerioak eta SNCF Frantziako tren konpainiak, Parisen. Era berean, TGV konpainiako tren lasterrak Gipuzkoako udalerrira arte helduko dira datorren urtetik aurrera.
Talgok eta Renfek 132 milioiko akordioa sinatu dute eta Avril trenen kontratu polemikoa itxitzat eman dute
Akordioaren arabera, Talgok 200 milioi euro jasoko ditu hiru hilabeteko epean, eta Renferekin zuen zigorra 2032an hasiko da ordaintzen.
Asteburu honetan eta hurrengoan ez da trenik ibiliko Andoain eta Irun artean
Astigarraga-Irun tartean hirugarren trenbidea jartzeko lanek eragin dute tren zerbitzuaren etena. Renfek autobus zerbitzua eskainiko du bidaiarien joan-etorriak bermatzeko. Gainera, Loiolako geltokia itxita egongo da apirilaren erdialdera arte.
Bilbo eta Santander arteko tren zerbitzua eten dute, trenbidean zuhaitz bat erori delako
Zirkulazioa etenda dago Traslaviña eta Karrantza artean, lehen orduan izandako gorabeheraren ondorioz. Ez da inor zauritu.
Trenbideen sektorean gutxiengoa duten sindikatuek grebari eutsi diote eta gutxieneko zerbitzuak ematen ari dira
CGT, SF-Intersindical eta Alferro sindikatuek asteazkenera arte eutsi diote grebari. Semaf, CCOO eta UGT sindikatu nagusiek, bere aldetik, greba deialdia bertan behera utzi dute, Garraio Ministerioarekin segurtasunean inbertsio handiak egiteko akordioa sinatu baitute.
Sindikatu nagusiek bertan behera utzi dute biharko deitutako tren greba
Deialdiak enpresa publiko eta pribatuetako 34.000 langileri eragiten zien, eta bertan behera geratu da, elkarrizketan zer aurrerapauso emango den zain.
Albiste izango dira: Bad Bunny Super Bowl-en, greba Tubos Reunidosen eta lanuzteak Renfen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Makinistek greba abiatu dute, tren zerbitzuaren krisiaren ostean
Jaurlaritzak % 50eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu puntako orduetan, eta % 25ekoak gainerako orduetan, Bilboko eta Donostiako aldirietako bost lineetan, trenbide sektoreko sindikatuek otsailaren 9an, 10ean eta 11n deitutako hiru greba egunetarako.
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte datorren asteko trenbideen sektoreko grebari begira
Trenbideko sindikatu nagusiek (CCOO, UGT eta makinisten Semaf) datorren asterako deitutako grebari eutsiko diote, otsailaren 9tik 11ra.
Goiz gorabeheratsua Kataluniako Rodaliesen, zirkulazioa bi bider eten da eta
Lehen mozketa 07:10 eta 07:15 artean gertatu da; bigarrena, berriz, 08:08 eta 08:19 artean. Renfek adierazi duenez, trenak normaltasunez dabiltza dagoeneko.