Albiste dira
GARRAIO PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Renferen aldiriko trenak Hendaiara iritsiko dira urrian eta Frantziako abiadura handikoak Irunera, urtarrilean

Brinkola-Irun lineako trenak Hendaiara iristea ahalbidetuko duen akordioa sinatu berri dute Espainiako Garraio Ministerioak eta SNCF Frantziako tren konpainiak, Parisen. Era berean, TGV konpainiako tren lasterrak Gipuzkoako udalerrira arte helduko dira datorren urtetik aurrera. 

estación Irun renfe cercanías
Renferen Irungo geltokia. Artxiboko argazkia: Europa Press

Datorren urritik aurrera, Brinkolatik ateratzen den Renferen aldiriko trenak ez du bere bidea Irunen amaituko eta Hendaiaraino iritsiko da, Jose Antonio Santano Espainiako Garraio ministroak eta SNCF Frantziako tren konpainiak Parisen sinatu berri dute akordioaren arabera. Horrez gain, eta urte hasierarekin, Frantziako abiadura handiko trenak (TGV, frantsesez) Irungo geltokiraino helduko dira. 

Espainiako Garraio eta Mugikortasun Jasangarri Ministerioak ostiral honetan zabaldutako informazioaren arabera, iberiar zabalerako trenbidea ez kentzeko konpromisoa hartu du Frantziak, erabil ez arren, eta horrek ahalbidetuko du zerbitzua Hendaiaraino luzatzea. 

Gaur-gaurkoz, Topoak (Euskotrenen Lasarte-Hendaia linea) geltokia du Hendaian, Gipuzkoa eta Lapurdi lotuz. Urritik aurrera, hori zabaldu egingo da eta posible izango da Renferen aldiriko trena hartuta Iparraldeko udalerrira joatea. 

2027ko urtarriletik aurrera, Frantziako tren lasterrak Hego Euskal Herrira, Irunera, helduko dira. TGVak muga zeharkatuko dute, beraz, eta Irun eta Paris ibilbidea egin ahalko da lau ordu eta 45 minutuan. Trenbidea abiadura handiko trenak jasotzeko prestatzen ari dira dagoeneko. 

Susana Garcia Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriko sailburua pozarren azaldu da bi albisteekin, eta "albiste onak" direla azpimarratu du. Horren hitzetan, "lurraldeen arteko lotura gure helburuetako bat da".  

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X