Imanol Pradales
Jaurlaritza EH Bildu, Sumar eta PPrekin bilduko da astelehen honetan aurrekontuak negoziatzen hasteko
Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak Sumarreko ordezkaria hartuko du Lehendakaritzan 10:00etan, PPrena 11:30ean eta EH Bildurena 13:00etan.
Vito Quiles bezalako agitatzaile profesionalei "hegoak emateari" uzteko eskatu dio lehendakariak Voxi
Urriaren 26an Bilbon izandako istiluak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan presente izan dira. Imanol Pradales lehendakariak aitortu du Ertzaintzak ez zuela lortu istiluak saihestea, eta iragarri du azterketa "sakona" egin dutela hurrengo polizia-dispositiboak hobetzeko. Halaber, lehendakariak Voxi gomendatu dio Leon XIV.a aita santuak uztailean Espainiara egindako bisitan esandako esaldi bati kasu egiteko: deskalifikazioa uzteko deia egin zuen. Eskuin muturreko alderdiari eskatu dio Vito Quiles bezalako agitatzaile profesionalei eta Euskadin kaleak erre eta Ertzaintzari eraso egiteko aitzakiarik txikienaren zain daudenei "hegoak emateari" uzteko.
Eusko Jaurlaritzak astelehenean ekingo dio alderdiekin aurrekontuak negoziatzeko bilera-sortari
Imanol Pradales lehendakariak iragarri du datorren astelehenean, azaroaren 9an, hasiko dela alderdi politikoekin 2027ko aurrekontuak negoziatzeko bilera erronda. Azaroaren 29ko hauteskundeei ere egin die erreferentzia lehendakariak, eta "(azaroaren) 29an gertatzen dena gertatzen dela, edonor dagoela eta datorrena datorrela ere, Euskadik funtzionatzen jarraituko duela" ziurtatu du.
Pradalesek gizarte osoaren aktibazioa eskatu du euskara biziberritzeko
Imanol Pradales lehendakariak "Jauzia gara" ekimenaren ekitaldian parte hartu du, BECen (Barakaldo). Ekimenaren helburua euskara biziberritzea da, eta horretarako bi helburu nagusi jarri dituzte: migratzaileak euskarara hurbiltzea eta gazteen maila hobetzea.
Lehendakaria: "AEBko gizarteak bere herrialdearen norabide politikoa aldatzea erabaki du"
Bestalde, EH Bilduren arabera, "AEBn ere indarra galdu eta atzera egin du bloke erreakzionarioak".
Pradalesek BABES sistema aurkeztu du, Euskadiko larrialdi guztiak modu bateratuan kudeatzeko
Segurtasunari buruz Eusko Legebiltzarrean egindako osoko bilkura monografikoan, Euskadiko segurtasuna eta babes zibila koordinatzeko aginte bakarra duen egitura aitzindaria aurkeztu du lehendakariak.
Imanol Pradales, atxilotutako gazteei buruz: "Nire alaba balitz, erantzukizunen bat hartuko nuke"
Tolosan egindako ekitaldi batean, Lehendakariak esan du espero duela Bilbon astelehenean gertatu ziren istiluak ez errepikatzea, ez baita "onargarria". Atxilotutako adin txikikoen kasuan, "ardura gurasoena" dela iradoki du eta "beren gain hartu" beharko luketela.
Mondragon Korporazioak eredu kooperatiboaren "indarraldia" goraipatu du Felipe VI.aren aurrean
Felipe VI.a erregeak Mondragon Korporazioaren zenbait instalazio bisitatu ditu asteartean, Gipuzkoan. Korporazioaren arduradunek eredu kooperatiboaren "indarraldia" goraipatu dute, "nazioarteko lehiakortasuna, berrikuntza, parte-hartzea eta konpromiso soziala uztartzeko formula gisa".
Imanol Pradales: "Ehunka erradikal antolatuk Bilbon eragindako istiluak onartezinak dira"
Imanol Pradales Lehendakariak esan du "onartezina" dela ehunka erradikal antolatuk kaosa eragin izana Bilbon.
Pradales, Illa, Moreno eta Clavijo Bilbon batu dira adimen artifizialak ekarriko dituen aukerez eta arriskuez hitz egiteko
Japoniako NTT Data aholkularitza enpresak Future Goverment Center sortu du, eta zentro horrek foro batean bildu ditu lehendakaria eta Kataluniako, Andaluziako eta Kanarietako presidenteak. Kanpainaurre betean, adimen artifizialaz eta gobernantzaz aritu dira laurak.
Gernikako Estatutua "euskal etxearen defentsarik onena" dela aldarrikatu du lehendakariak, eta hura babesteko deia egin
Gaur dira 47 urte Estatutua onartu zela, eta horren harira, artikulua kaleratu du lehendakariak. Horren arabera, itunak "euskal ongizate eredua" eraikitzeko modua eman du. Estatuko giroa gero eta gaiztotuago dagoen honetan eta "gure autogobernua zalantzan jartzen duten indar politikoen aurrean", lehendakariak dio "babesleku onena" dela.
"Nahasgarria" da A-11ko greba justifikatzeko sindikatuek duten jarrera, Pradalesen hitzetan
Etxebizitza eta soldata duinen alde deitutako greba orokorraren inguruan zer iritzi duen galdetu dio Sumarrek lehendakariari, Eusko Legebiltzarrean izandako kontrol saioan.
ELAk eta LABek "lidergo handiagoa" eskatu diote Jaurlaritzari, LGS propioa negoziatzeko patronala deitu dezan
Euskal lanbidearteko gutxieneko soldataren bidez "autogobernua zabaltzeko beharra" azpimarratu dute Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile orokorrak eta Mitxel Lakuntza ELAren idazkari orokorrak, lehendakariarekin izandako bileran.
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera ELArekin eta LABekin, fronte hotza eta protestak Frantzian
Hedabideetako gaurko lerroburu nagusiak, hitz bitan.
Lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da gaur gutxieneko soldata propioaz hitz egiteko
Pradalesek, Mikel Torres Enplegu sailburuarekin batera, Garbiñe Aranburu eta Mitxel Lakuntza hartuko ditu, sindikatuek eskatzen duten 1.500 euroko lanbidearteko gutxieneko soldataren inguruan eztabaidatzeko.
Pradalesek "gertuko" erakundeak defendatu ditu: "Garrantzitsua da eskumenak eta finantza-baliabideak izatea erantzuna emateko"
Lehendakariak, Carole Delga Okzitaniako Eskualdeko presidentearekin batera, euskal enpresen eta Okzitaniako ordezkariekin egindako bilera batean parte hartu du. Bertan, Europako gizarteak sentitzen duen ezinegonari buruz hitz egin du, eta defendatu du hurbilen dauden erakundeek, "EAEkoek eta Okzitaniakoek, esaterako", erantzuten dietela "ondoen herritarren arazoei".
Euskal sektore aeroespazialaren garrantzia eta Euskadik Airbusen hornitzaile gisa duen "rol geroz eta garrantzitsuagoa" azpimarratu ditu Pradalesek
Lehendakariak Okzitaniako Tolosan egin ditu adierazpen horiek. Bertan, erakunde eta enpresa misio bat hasi du gaur, 23 euskal konpainiarekin batera. Eskualdearekiko lankidetza indartzea eta euskal industria aeroespazialari aukera berriak ematea du helburu.
Lehendakariak "gure historiatik ikasteko" deia egin du ETAren jardun armatua amaitu eta 15 urtera
Imanol Pradalesek Vocento taldeko egunkarietan argitaratutako gutun batean nabarmendu duenez, "onartezina" da ETAko kide ohiak idealizatzea eta 'borroka armatua' aldarrikatzea. Era berean, salatu du ezker abertzalea abstenitu egiten dela biktimak omentzeko proposamenetan.
Pradalesek Europar Batasunari neurri zehatzak eskatu dizkio bertako automobilgintza babesteko
Imanol Pradales lehendakariak amaiera eman dio gaur Amorebieta-Etxanon Automotive Intelligence Centerren (AIC) 20. urteurrena ospatzeko ekitaldiari. Horren ustez, Europak "luzamendurik gabe babestu" behar ditu bere merkatu industriala, automobilgintzako industria europarra eta lehiakortasuna. Bruselari eskatu dio "norabide argia" har dezala sektorearen interesak defendatzeko eta "Made in Europeren aldeko apustua egiteko".
Lehendakariak Hurtadoren lana eskertu du eta adierazi du "erabat errespetatzen" duela EAJren barne prozesua
Imanol Pradales lehendakariak adierazi du "erabat errespetatzen" duela EAJren barne prozesua eta gogorarazi du Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Eusko Jaurlaritzaren parte izaten jarraitzen duela". Gainera, eskerrak eman dizkio Javier Hurtado Turismo sailburuari azken bi urteetan egindako lanagatik.