LERROBURU NAGUSIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: lehendakariaren bilera ELArekin eta LABekin, fronte hotza eta protestak Frantzian

Hedabideetako gaurko lerroburu nagusiak, hitz bitan.

VITORIA, 02/04/2025.- El lehendakari, Imanol Pradales (i), y el secretario general de cooordinacion y proyectos estratégicos del Gobierno Vasco, Mikel Iriondo (2i), se han reunido este miércoles con los secretarios generales de ELA y de LAB, Mikel Lakuntza y Garbiñe Aranburu, respectivamente, para hablar de un salario mínimo interprofesional vasco, entre otras cuestiones. EFE/ ADRIÁN RUIZ HIERRO

Lehendakaria, ELA eta LABen ordezkariekin. Argazkia: EFE.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urriaren 21ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Lehendakariaren bilera ELA eta LABekin: Imanol Pradales lehendakariak ELAren eta LABen buruzagiak hartuko ditu gaur Lehendakaritzan, aipatu sindikatuek eskatzen duten lanbidearteko gutxieneko soldata propioaz hitz egiteko.

-Fronte hotza: fronte hotz batek zaparradak ekarriko ditu gaur Kantauri isurialdera, Euskalmeten iragarpenaren arabera. Hodeiak ugaritu egin dira goizaldean, eta goizerako zerua estalita egongo da Euskadiko iparraldean.

-Protestak Frantzian: Sebastien Lecornu Frantziako lehen ministroak onartu egin du segurtasun akatsak izan zirela iragan asteburuan herrialdean izan ziren istiluen kontrolean, eta polizia-dispositibo "masiboa" iragarri du larunbaterako; egun horretan manifestazioak deitu dituzte berriro ere txaleko horiek eta ikasleek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X