lab sindikatua
LABek zalantzan jarri ditu Vicinay enpresaren interesak, eta kaleratzeen aurka azaldu da
Uko egin die 60 langileren kaleratzeari eta gainerakoentzat aldi baterako lan-erregulazioari, eta zalantzan jarri du horren "benetako interesa" enpleguari eustea edo enpresaren lursailak eskuratzea den.
Euskal Herriko sindikatuek "espekulazioari ez!" esango diote azaroaren 11n eta soldata igoerak eskatuko dituzte
Bilbon egin dute greba orokorraren aurkezpen ekitaldia ELAk, LABek, ESKk, Steilasek, Etxaldek, Hiruk, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak eta Etxebizitza Sozialistaren Sindikatuaren ordezkariek.
ELAk eta LABek "lidergo handiagoa" eskatu diote Jaurlaritzari, LGS propioa negoziatzeko patronala deitu dezan
Euskal lanbidearteko gutxieneko soldataren bidez "autogobernua zabaltzeko beharra" azpimarratu dute Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile orokorrak eta Mitxel Lakuntza ELAren idazkari orokorrak, lehendakariarekin izandako bileran.
Ardogintza sektoreko sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte Arabako Errioxan, hitzarmen baten bila
LAB, ELA eta UGT sindikatuen arabera, aurtengo mahats-bilketa "oso zaila" izan da, eta langileek uzta aurrera ateratzea erabaki zuten. Orain mobilizazioak egingo dituzte, patronalaren aldetik erantzunik ez dutelako jaso.
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera ELArekin eta LABekin, fronte hotza eta protestak Frantzian
Hedabideetako gaurko lerroburu nagusiak, hitz bitan.
Lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da gaur gutxieneko soldata propioaz hitz egiteko
Pradalesek, Mikel Torres Enplegu sailburuarekin batera, Garbiñe Aranburu eta Mitxel Lakuntza hartuko ditu, sindikatuek eskatzen duten 1.500 euroko lanbidearteko gutxieneko soldataren inguruan eztabaidatzeko.
LABeko koordinatzaile orokorrak azaroaren 11ko greba orokorrean parte hartzeko deia egin du, herritarren eskaerak bideratzeko
Radio Euskadiko Crónica de Euskadi fin de semana saioan egindako elkarrizketan, Igor Arroyok Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Foru Gobernuari eskatu die beren eskumenak erabil ditzatela soldatak eta etxebizitza eskuratzeko aukerak hobetzeko.
Manifestazioa Iruñean, Testa Residencialek kaltetutako 507 familientzako konponbidea eskatzeko
Kontratuak amaitzen direnean euren etxeetan jarraituko dutela iragarri dute kaltetuek, eta etxeak "desjabetzeko" eskatu diote Nafarroako Foru Gobernuari. Gauza bera eskatu du LAB sindikatuak ere.
Azaroaren 11ko greba orokorra erregistratu dute sindikatu abertzaleek, etxebizitza sindikatuekin batera
ELAk, LABek, ESKk, Steilasek, Etxaldek eta Hiruk formalizatu dute deialdia, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarearekin eta Etxebizitzaren Sindikatu Sozialistarekin batera.
Justiziak Barañaingo Udalaren 2025eko LEPa baliogabetu du, sindikatuekin ez negoziatzeagatik
LAB sindikatuak helegitea jarri zuen gobernu-taldearen jarduteko moduagatik. Orain uste du ebazpenak Udala "prozedura geldiaraztera" behartzen duela.
Etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorra: deialdi bat edo bi izango dira Hego Euskal Herrian?
ELAk, LABek eta ESKk mobilizaziorako deia egiteko asmoa dutela adierazi dute, etxebizitza-merkatuan Estatuak esku har dezala eskateko. CCOOk eta UGTk, ordea, etxea erosi ahal izateko soldata duinen alde egingo dute.
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Milaka lagun kalera atera dira berriro etxebizitza ez dela negozioa aldarrikatzeko
Atzo Hego Euskal Herriko beste hiriburuetan egin bezala, LABek Bilbora ekarri du gaur espekulatzaileen kontrako manifestazioa. Martxa jendetsua eta anitza izan da Bilbokoa, eta migratzaile askok hartu dute parte bertan.
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
LABek premiazko neurriak eskatu ditu espekulazioaren eta inbertsio funtsen aurka. Mobilizazioek aurrera jarraitzen dute Kongresuak etxebizitzari buruzko dekretuak atzera bota ostean.
Erandioko hainbat familiak mobilizazioa egingo dute putre funts batek etxetik bota ez ditzan
Los Ochosen bizi diren ehundik gora familia borrokan ari dira beren etxeak ez galtzeko. Putre funts batek erosi zituen, eta funtsak ez dizkie alokairu kontratuak berritu nahi, higiezinak saldu nahi dituelako.
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGTk elkarretaratzeak egin dituzte ospitaleetan, mobilizazio eta greba dinamikaren atarian
Sindikatuen aburuz, bada garaia proposamen zehatzak egiteko soldaten arloan, lanaldiaren murrizketaan, baimenetan, enpleguaren egonkortasun eta kalitatean... Urriaren 30erako eta abenduaren 9, 10, 11 eta 14rako deitutako grebetarako deialdia ere izan da gaurkoa.
LAB: "Etxebizitzaren merkatua berrantolatu egin behar da, eta prezioen gaineko kontrol sakonagoa izan"
Etxebizitza sustatzeko Jaurlaritzak abiatuko duen funtsaren inguruan mintzatu da Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko koordinatzaile nagusia, Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, eta esan du ez duela etxebizitzaren arazoa konpontzeko "benetako neurririk ikusten".
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.