Etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorra: deialdi bat edo bi izango dira Hego Euskal Herrian?
ELAk eta LABek mobilizaziorako deia egiteko asmoa dutela adierazi dute, etxebizitza-merkatuan Estatuak esku har dezala eskateko. CCOOk eta UGTk, ordea, etxe bat erosi ahal izateko soldata duinen alde egingo dute.
Hego Euskal Herrian etxebizitzaren krisiak eragindako pultsu sindikalak greba orokorra deialdi bat edo bitan gauzatuko den zalantza zabaldu du.
ELA eta LAB euskal sindikatuek mobilizaziorako deia egin dute, baina uste dute Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari etxebizitza-merkatuan esku har dezaten eskatu behar zaiela. CCOOk eta UGTk nahiago dute soldata duinen alde egin, herritarrek etxea erosteko ahalmen ekonomikoa izan dezaten.
Data ere airean dago. ELAk eta LABek datozen egunetan hartuko dute erabakia; CCOOk eta UGTk, oraingoz, hauteskunde kanpaina hasi baino lehen izango dela baino ez dute jakinarazi.
LAB eta ELA
ELA sindikatuak etxebizitzaren aldeko greba orokorra deituko duela iragarri du astearte honetan. Ohar bidez adierazi duenaren arabera, arazoa "Hego Euskal Herritik jorratzea" lehenetsiko dute, eta, horregatik, etxebizitzako sindikatuekin eta gainerako eragile sozial eta sindikalekin elkarlanean dihardute, "erakunde guztien gaineko presioa handitzeko, bereziki EAEn eta Nafarroan".
LAB, bestalde, adierazi du greba orokorrerako deialdia adosteko lanean ari dela, beste sindikatuekin eta eragile sozialekin batera. Etxebizitza lehen mailako kezka soziala bihurtu da, eta etxebizitza eskubidearen alde "maizterrak antolatzen" eta ekintza sindikala abiarazi duela azaldu du LABek.
CCOO eta UGT
Bestalde, astelehenean, CCOO eta UGT sindikatuek 24 orduko greba orokorra egitea adostu zuten udazkenerako, soldata duinak eta etxebizitza duinak lortzeko aukeraren alde. Neurri hori zuzendaritza-organo gorenek onetsi beharko dute orain, bi erakundeek ohar bidez iragarri zutenaren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Urriaren 28ko greba mugagabea atzeratu dute medikuek, hauteskunde deialdia dela eta
Taxilariek protesta egingo dute gaur Donostian VTCen gaineko kontrol handiagoa eskatzeko
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako