RENFE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Makinisten sindikatuak bertan behera utzi du Renfen azaroaren 23rako deitutako greba

Hortaz, datorren astelehenean ez da grebarik izango Renfen, Semaf sindikatuak, Espainiako Gobernuarekin eta Renferekin trenen segurtasuna hobetzeko akordioa lortu ondoren. 

Huelga en Renfe estación de Abando Bilbao trenak
Azaroaren 17ko greba Renfen. Artxiboko argazkia: EFE

Semaf Espainiako makinisten sindikatuak bertan behera utzi du azaroaren 23rako Renfen deitutako greba, Espainiako Gobernuarekin eta Renferekin trenen segurtasuna hobetzeko akordioa lortu eta gero. Sindikatu hori zen, hain zuzen ere, datorren asteleheneko greba deialdiari eusten zion bakarra, eta, hortaz, ez da grebarik izango. Garraio Ministerioko iturriek baieztatu dutenez, lan gatazkari amaiera emango dio akordioak. 

Atzo, osteguna, Renfeko eta Adifeko enpresa batzordeetako sindikatu gehienek ere itxitzat eman zuten urriaren 28ko Urdako tren istripuaren ondotik sektorean irekitako lan gatazka. 

Akordioak hainbat neurri jasotzen ditu, tartean, erretiro adinaren koefiziente murriztaileak trenbideko langileei ere aplikatzea, gidatzeko denborak mugatzea, edota trenen zirkulazio segurua zehazteko alerta meteorologikoen protokolo berria. 

Herenegun, Semaf sindikatuak adierazi zuen Garraio Ministerioak helarazi zien dokumentua ez zela nahikoa gatazkarekin amaitzeko. 

Bi egunetan egoera irauli egin da, ordea. Semafek ohar bidez azpimarratu duenez, makinisten kolektiboak erakutsitako irmotasunak ahalbidetu du 2026ko otsaileko akordiotik bete gabe zeuden neurriak desblokeatzea eta trenbide sistemaren segurtasuna hobetzeko neurriak adostea. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X