Lehorteak kaltetutako nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiei laguntzak ordaintzen hasi da Bizkaia
Guztira, 683 ustiategik jasoko dituzte aldundiak beren-beregi horretarako gorde dituen 1.461.906,55 euroak. Joan zen urrian iragarritako ezohiko neurrien planari jarraiki, prezipitazio ezak eta beroak gehien kaltetutako ustiategiek jasoko dituzte laguntzak.
Bizkaiko Foru Aldundia gaur hasi da lehorteak kaltetutako nekazaritza eta abeltzaintza ustiatengiei 1,5 milioi euroko laguntzak ordaintzen.
Horixe iragarri du Leixuri Arrizabalaga foru bozeramaileak, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.
Guztira, 683 ustiategik jasoko dituzte aldundiak beren-beregi horretarako gorde dituen 1.461.906,55 euroak. Joan zen urrian iragarritako ezohiko neurrien planari jarraiki, prezipitazio ezak eta beroak gehien kaltetutako ustiategiek jasoko dituzte laguntzak.
Hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiak EHNE Bizkaia eta ENBA sindikatuekin, Lursail elkartearekin eta nekazaritza sektoreko hainbat talderekin izandako bileren ondoren adostu zuten aipatu plana.
Aurrekontu horretatik, 1,5 milioi euro zuzeneko laguntzak dira, nekazaritza eta abeltzaintza ustiategietara bideratuak, eta gainerako 500.000 euroak mendietara bideratuko dituzte.
Zenbatekoak laguntza lerro bakoitzerako aurreikusitako irizpideen arabera ezarri dira.
Horrela, ustiategi bakoitzak gehienez 7.500 euro jaso ditzake lerro bakoitzeko. Langile bat baino gehiago dituzten ustiategien kasuan, berriz, 10.000 euroko laguntzak jasoko dituzte, asko jota.
Zure interesekoa izan daiteke
Anthropic Burtsara aterako da gaur eta historiako burtsaratze handiena izango da: 85.670 milioi eurotik gora
LABek bertan behera utzi ditu Nafarroako ikuskizunen sektoreko bi greba egunak, negoziazioari berriro ekin ondoren
Gabonetako erosketen ondorioz, abenduan ohi baino % 23 gehiago gastatuko dute familiek
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan