Xik, Trumpek eta Putinek hiru potentzien arteko elkarrizketa aldarrikatu dute, nazioartean bakea eta egonkortasuna finkatzeko
Bestalde, Vladimir Putin Errusiako presidenteak bileraren hasieran esan du hiru herrialdeek "interes komunak" dituzte gatazkak ixteko, eta Xik "elkarlana" eskatu du, munduko erronken aurrean eta nazioarteko "bakeari eta egonkortasunari eusten" laguntzeko.
Xi JinpingTxinako presidentearen, Donald Trump AEBko presidentearen eta Vladimir Putin Errusiako presidentearen arteko hiruko bilera gaur hasi da Txinako Shenzhen hirian, herrialdearen hegoaldean.
Xik Trumpekin eta Putinekin aldebiko bilerak egin eta hurrengo egunean abiatu da goi bilera, Xinhua albiste agentzia txinatarrak jakinarazi duenez.
Armagabetze nuklearraz eta Ukrainako eta Irango gerretarako konponbideaz gain, teknologia eta adimen artifizialaren arloko koordinazioa ere sartzen da hiru buruzagien agendan, potentzia handien arteko talka komertzial eta estrategiko berriak saihestea baitute xede.
Putinek esan du hirurek dutela Ukrainako gerra amaitzeko interesa
Vladimir Putin Errusiako presidenteak bileraren hasieran esan duenez, hiru herrialdeek "interes komunak" dituzte gatazkak ixteko, Ukrainako gerra barne.
Putinek azpimarratu du hiru potentzia nuklearrek "interes komun asko dituztela, bereziki, eskualdeetako gatazkak konpontzeari dagokionez".
Trump: "Armategi nuklearra murrizteko gaitasuna dugu"
Donald Trump AEBko presidenteak nabarmendu du armamentu nuklearra murrizteko gaitasuna dutela. Horretarako, baina, bermeak eskatu ditu "arma horiek inoiz ez erabil ez daitezen".
Trumpen esanetan, arma nuklearren kopurua txikitzeko eta arma horien erabileraren arriskua murrizteko ildoak zehaztu nahi dituzte gaurkoan.