Vladimir Putin
Zelenski eta Putin, bakea lortzeko negoziazio berri bati ekiteko prest
Errusiaren eta Ukrainaren arteko su-eten energetikoa iragarri du Trumpek
Errusiak ez du balizko itun horren inguruko adierazpenik egin. Ukrainak esan du "xehetasunak" ezagutzeko zain dagoela eta su-etenaren aldekoa dela; "Putinek, ordea, ez du nahi", nabarmendu du Zelenskik.
Trumpek eta Putinek adostu dute 300.000 tona diesel errusiar nazioarteko merkatuetara bideratzea
Putinen alderdiak ia bermatuta du gehiengo konstituzionala, gerran egonda egindako lehen hauteskundeetan
Errusia Batuak, bere programan Ukrainako gerra soilik jaso duenak, aise gaindituko lituzke Errusiako Parlamentuko behe ganberan gehiengoa lortzeko behar diren 301 eserlekuak, eta, hortaz, erreforma konstituzionalak egiteko aukera izango luke.
Putinen alderdiak irabazi ditu hauteskunde legegileak, botoen % 57,5 eskuratuta
Kremlinen alderdiaren ostean, Errusiako Alderdi Komunista izan da bigarren bozkatuena, botoen % 13,67rekin.
Gutxienez hiru hildako Mosku eskualdean, Ukrainaren eraso handi baten ondorioz, hauteskundeen azken egunean
Errusiako Defentsa Ministerioak iragarri duenez, "Kieven helburu militarren aurkako erasoak areagotuko" dituzte erantzun gisa.
Ukrainako gerra hasi zenetik lehen aldiz, hauteskunde legegileak egiten ari dira Errusian
Boto emaileen herena joan da 08:30erako botoa ematera, duela bost urte ia halako bi. Boto elektronikoak eta Ukrainaren erasoek (bi aldeek ez dute meniarik lortu) baldintzatuko dituzte bozak.
Kushner eta Witkoffek Kievera egindako lehen bisitak ez du urratsik ekarri bakerako bidean
AEBk, Ukrainak eta Europako bazkideek adostu dute datozen asteetan bilera gehiago egitea eta neguari begira Ukrainari laguntza indartzea. Lehentasunen artean daude aire-defentsarako sistema gehiago, energia-sektorerako laguntza eta hornidura osagarriak.
AEBko ordezkariak Kieven dira, ia bost urtean lehen aldiz, Zelenskirekin biltzeko
Steve Witkoff eta Jared Kushner AEBko Gobernu ordezkariak Kievera iritsi dira, Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin biltzeko. Bezperan, Moskun izan ziren Vladimir Putini gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkezteko, eta proposamen hori helaraziko diote gaur Zelenskiri.
Zer dago Ukrainaren gerra-estrategia aldaketaren atzean? Eskala handiko erasoak, herritarrengan eragiteko
Hilabeteak dira Ukrainan gerra fronteak aurrerapen handirik gabe diharduela. Horren ordez, maizagoak dira aire bidezko erasoak Errrusiako azpiegitura garrantzitsuen kontra. Olga Tarnovska Kieven bizi den analistarekin eta Albert Sort Moskun bizi den kazetariarekin aztertu du gaia ETBk.
Gutxienez 11 pertsona hil eta 46 zauritu dira Kieven, Errusiaren bonbardaketetan
Putinek ez du Zelenskirekin biltzeko proposamena onartu, eta aurrera egiteko agindu dio armadari
Gutun batean, Zelenskik beste herrialde batean biltzeko proposatu dio Errusiako presidenteari, hala nola Suitzan, Turkian edo herrialde arabiar batean. Gainera, gerra amaitzen ez bada, errusiarrek botere-aldaketa behartu dezaketela ohartarazi du.
Ukrainan su-etena ezartzearen aurka egin du Putinek: "Bakea negoziatzeko ez dira zertan eraso militarrak eten behar"
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak gutun irekia igorri dio gaur Putini, proposamen zehatz batekin. Bi mandatariak aurrez aurre elkartzea nahi du buruzagi ukrainarrak, gerrari amaiera emango dion bake-akordioa adosteko.
Txinak aldarrikatu du Errusiarekiko harremanak "inoizko mailarik altuenean" daudela
Xi Jinping Txinako presidenteak ohore guztiekin hartu du Vladimir Putin Errusiako presidentea. Donald Trumpek Txinara egindako bisitaren ostean, bi potentziek harremanak estutu dituzte eta hogei bat akordio eta memorandun sinatu dituzte. Horrez gain, “oihanaren legea” berriz nagusitzeko arriskuaz ohartarazi dute
Albiste izango dira: Pradalesen eta Clavijoren arteko batzarra Gasteizen, Zapateroren inputazioa eta Vladimir Putin eta Xi Jinping bilduko dira, Pekinen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Putin Txinan da, Xi Jinpingekin harremanak sendotzeko
Donald Trumpen bisitatik egun gutxi igaro direnean, Errusiako presidenteak hartu du lur Pekinen. Bi eguneko bidaia egingo du eta, tartean, Xi Jinping Txinako agintari nagusiarekin bilduko da. Ekialde Hurbila eta Ukraina izango dira bidaia honetan zehar jorratuko dituzten gaietako bi, baina 40 bat akordio sinatzea ere espero dute; horietako batzuk, energiaren arloan.
Trumpek dio Irango gerra "ia amaituta" dagoela
Halaber, buruzagi errepublikanoak ziurtatu du Ormuzeko itsasartea zabalik dagoela, eta ontziak hasi direla bertatik igarotzen. Pasabide horren kontrola hartzea aztertzen ari dela gaineratu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Zelenskik esan du Ukraina erdibitzeak ez duela benetako bakerik ekarriko
Putinen egoitzetako bati eraso egitea leporatu dio Errusiak Ukrainari, eta negoziazioak haustearekin mehatxu egin du
Zelenskik ukatu egin du erasoa egin izana, eta Putinen helburua "Ukrainaren aurkako erasoekin jarraitzeko aitzakia bat izatea" dela ohartarazi du sare sozialetan.