Ukrainan su-etena ezartzearen aurka egin du Putinek: "Bakea negoziatzeko ez dira zertan eraso militarrak eten behar"
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak gutun irekia igorri dio gaur Putini, proposamen zehatz batekin. Bi mandatariak aurrez aurre elkartzea nahi du buruzagi ukrainarrak, gerrari amaiera emango dion bake-akordioa adosteko.
Bakea negoziatu daiteke, eta aldi berean, borrokatu. Hori uste du Vladimir Putin Errusiako presidenteak, eta ez du beharrezko ikusten Ukrainan su-etena ezartzea.
"Bakea negoziatzeko ez dira zertan ekintza militarrak eten behar", esan du munduko albiste agentzia nagusienetako ordezkariekin San Petersburgon egin duen bileran.
Buruzagi errusiarrak uste du Ukraina menia eske ari dela Errusiako tropak geroz eta lurralde gehiago ari direlako bereganatzen. "Errusiako soldaduak egunez egun eskualde berrien kontrola hartzen ari dira (...) Noski, agertoki horrekin, gure tropak gelditzea nahi du Ukrainak", esan du.
NATO
Bestalde, "probokaziotzat" jo ditu Errusiak NATOren aurka egiteko asmoa duela dioten informazioak. Kremlineko buruaren hitzetan, mendebaldeko herrialdeen estrategia da ideia hori zabaltzea, armagintzara bideratutako gastua handitzeko.
"Lelokeria bat da hori esatea. Eta ez hori bakarrik, nahita zabaldutako probokazioa da: existitzen ez den mehatxu bat eraiki eta defentsan diru gehiago gastatzera behartu herrialdeak", azaldu du.
Eta zera galdetu du: "Zertarako NATOri eraso egin? Zer zentzu du horrek guretzat?".
Zelenskiren gutuna
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak gutun irekia igorri dio gaur Putini, proposamen zehatz batekin. Bi mandatariak aurrez aurre elkartzea nahi du buruzagi ukrainarrak, gerrari amaiera emango dion bake-akordioa adosteko.
"Badira hainbat herrialde historikoki mandatariak hartu dituztenak, gatazkak bideratzeko. Suitza, Turkia edota herrialde arabiarrak. Horietako asko prest daude mota honetako bilera bat antolatzeko. Batzar baterako hitzordua jartzea proposatzen dut", dio gutunak.
Zelenski prest agertu da aldebiko bilerara beste buruzagi batzuk batzeko, eta argi utzi du Europak prozesuaren parte izan behar duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
Ceutako krisia Espainian barne helburu politikoetarako erabiltzen ari direla salatu du Marokok
Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?".
Mamdani 11Sko omenaldira joango da New Yorken, eta Trump ez da bertan izango
Alkatearen presentziak kritika eragin du biktima batzuen senideen artean; Trumpek, berriz, Pentagonoan hartuko du parte oroimen-ekitaldietan.
Trumpek 5.000 dolar agindu dizkie estatubatuarrei bere alderdiak azaroko hauteskundeak irabazten baditu
Donald Trumpek heldu bakoitzeko 5.000 dolarreko "dibidendua" agindu du, errepublikanoek azaroaren 3ko hauteskundeak irabazten badituzte eta Kongresuaren kontrolari eusten badiote.