200.000 ebakuatu Girondan eta Landetan, eta suteen kea Bordelera iritsi da dagoeneko
Arcachonen hasi zen Girondako suteak 40.000 hektarea baino gehiago kiskali ditu eta 167.000 pertsona atera behar izan dira euren etxeetatik. Biscarrossen hasitako Landetako suteak, berriz, 3.600 hektarea erre ditu eta 37.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte.
Frantziako hego-mendebaldean piztutako bi baso-sute handiek kontrolik gabe jarraitzen dute eta kea Bordelera iritsi da dagoeneko. Larunbat goizetik, ke-usainak eta laino trinko batek estali dituzte hiriko kaleak. Bien bitartean, suteak Girondako hiribururantz egiten jarraitzen du, 30 kilometrora dago une honetan, eta agintariek ebakuazioak egiten eta larrialdi-dispositiboa indartzeko lanean jarraitzen dute.
Suteak piztu zirenetik, 200.000 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte Girondan eta Landetan: 167.000 Girondan eta beste 37.000 Landetan.
Azken orduetan, Bordeletik gertu dauden Saint-Medard-en-Jalles, Saint-Jean-d'Illac, Martignas-sur-Jalle eta Saint-Aubin-de-Medoc udalerriak husteko agindua eman dute.
Girondako suteak Bordelerantz egiten jarraitzen du
Asteazkenean Arcachongo badiaren iparraldean piztutako suteak 40.000 hektarea inguru erre ditu dagoeneko, eta 100 bat eraikin suntsitu ditu. Ebakuatutako herrietako bat Saint-Medard-en-Jalles da. Bertan, Seveso motako arrisku handiko industria-instalazio bat dago, eta Frantziako Gobernuak babes-neurriak indartu ditu.
Bordelen, azoka-barrutia milaka ebakuatu hartzeko harrera-gune handi bihurtu dute. Udalak 5.000-6.000 lagunentzako aterpea prestatu du.
Gau osoan zehar, familia ugari iritsi dira bertara, etxeak utzi behar izan ostean, keak aurrera egin duelako. Gero eta herritar gehiago maskarak janzten hasi dira, airearen kalitateak okerrera egin duelako nabarmen.
750 suhiltzaile eta 1.000 militar Girondan
750 suhiltzaile eta 1.000 militar ari dira lanean Girondako sutea itzaltzeko.
Frantziako Gobernuaren arabera, Girondako suteak su konbektiboa eragin du. Bere haizeak sortzeko eta sua bat-batean norabidez aldatzeko gaitasuna du. Frantziako segurtasun zibileko adituen esanetan, inoiz ikusi gabeko egoera da.
3.500 hektarea kiskalita Landetan
Frantziar Estatuan une honetan indarren den bigarren sute handiak, Landetakoak -Biscarrossen hasi zen-, 3.600 hektareatik gora erre ditu.
Guztira, 37.000 pertsona ebakuatu dituzte inguru horretan, gehienak Biscarrossen bertan eta handik gertu dagoen Parestis-en-Born herrian. Gaur 20:00etatik aurrera, dena dela, etxera itzuli ahal izango dira Biscarrosseko 3.000 bizilagun.
SNCF tren-enpresa publikoak Girondara eta Landetara doazen bidaiariei eskatu die bidaia gutxienez astelehenera arte atzeratu dezatela.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Girondan, suteak eragitea leporatuta. 19 eta 21 urteko bi gizoni autobiara eta kirol-gune batera su artifizialak jaurti izana leporatzen diete, eta 33 urteko beste bati "zuhaixkei nahita su ematea".
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
Ceutako krisia Espainian barne helburu politikoetarako erabiltzen ari direla salatu du Marokok
Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?".
Mamdani 11Sko omenaldira joango da New Yorken, eta Trump ez da bertan izango
Alkatearen presentziak kritika eragin du biktima batzuen senideen artean; Trumpek, berriz, Pentagonoan hartuko du parte oroimen-ekitaldietan.
Trumpek 5.000 dolar agindu dizkie estatubatuarrei bere alderdiak azaroko hauteskundeak irabazten baditu
Donald Trumpek heldu bakoitzeko 5.000 dolarreko "dibidendua" agindu du, errepublikanoek azaroaren 3ko hauteskundeak irabazten badituzte eta Kongresuaren kontrolari eusten badiote.