Ipar Euskal Herriko 15 urtetik beherakoek ezingo dute sare sozialetan sartu irailetik aurrera
Frantziako Asanblea Nazionalak behin betiko oniritzia eman dio 15 urtetik beherakoei sare sozialetan sartzea debekatuko dien legeari. Europan pausoa eman duen lehen estatua da.
Frantziako Asanblea Nazionalak, bart, behin betiko onartu du 15 urtetik beherakoei sare sozialetan sartzea debekatuko dien legea. Hortaz, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako adin txikikoei ere eragingo die. Frantziako Gobernuaren aurreikuspenen arabera, debekua datorren irailaren 1ean sartuko da indarrean, modu progresiboan.
Europar Batasunaren baitan lege aitzindaria da, baina EBko beste estatu batzuk ere hasiak dira antzerako legedia prestatzen, tartean, Espainia.
Legeak Senatuaren babesa jaso zuen lehendabizi (243 boto alde eta bi kontra) eta ordu batzuk geroago Asanblada Nazionalak behin betiko argi berdea eman zion (aldeko 279 boto eta kontrako 81), hainbat hilabetetako tramitazioaren ondoren.
Debekua datorren irailaren 1ean sartuko da indarrean eta lehendabizi sare sozialetan kontu berriak sortzea galaraziko da. Dagoeneko sortuta dauden kontuetan, berriz, lau hilabeteko trantsizioa ezarriko da eta erabateko debekua 2027eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da.
Legeak plataformen esku uzten du erabiltzaileak 15 urtetik gorakoak direla egiaztatzeko mekanismoak ezartzea.
Bestalde, legeak eskuko telefonoak institutuetan ere debekatzea jasotzen du, gaur egun lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan dagoen debekua zabalduz. Hala ere, hezkuntza zentroek salbuespenak egin ahalko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.