Iranek Ekialde Hurbilean egindako erasoen ondorioz AEBko 100 militar inguru zauritu dira, Pentagonoaren arabera
Pasa den asteburuan Pentagonoak berak baieztatu zuenez, hiru soldadu estatubatuar hil dira Iranek Jordanian eta Iraken egindako erasoetan. AEBko Armadak 10 egun jarraian daramatza Irango helburuen aurka eraso egiten, eta Iranek Jordania, Kuwait, Bahrain eta beste herrialde aliatu batzuetan eraso eginez erantzun du.
Pentagonoaren egoitza nagusia, airetik ikusita. Artxiboko argazkia: Europa Press
Pentagonoaren informazioaren arbera, Ekialde Hurbilean ia 100 soldadu estatubatuar zauritu dir pasa den uztailaren 7tik, Ameriketako Estatu Batuen eta Iranen arteko tentsioak gora egin eta bien arteko erasoak areagotu direnetik, hain zuzen ere.
Hala baieztatu du Sean Parnell AEBko Defentsa Departamentuaren bozeramaileak CBS News telebista katean egin dioten elkarrizketan.
Hamargarren gauez jarraian AEBk Irani eraso egin dio, Errepublika Islamikoak Ormuzko itsasartean dabiltzan itsasontzien aurka egiteko duen gaitasuna "ahultzeko" asmoz. Iranek, bere aldetik, Estatu Batuek Jordanian, Kuwaiten, Bahrainen eta beste herrialde aliatu batzuetan dituen base militarren aurka egin du.
Pasa den asteburuan Pentagonoak berak emandako datuen arabera, bi soldadu estatubatuar hil eta bat desagertu da Iranek Jordanian egindako erasoetan. Halaber, Iranek Iraken botatako jaurtigai bat indargabetzen ari zela soldadu estatubatuar bat hil zen.
AEBk Irani eraso egin dio hamargarren egunez
Hamargarren gauez jarraian, Iranen aurkako eraso oldea burutu duela jakinarazi du bart Centcom AEBko armadaren Komandantzia Nagusiak.
Komandantzia Nagusiak sare sozialetan zabaldutako mezu baten arabera, "Iranen aginte militarreko zentroak, itsasoko baliabideak, misilak eta droneak jaurtitzeko plataformak eta aire defentsarako sistemak" izan dituzte jomugan.
Irango hedabideek zabaldutako informazioaren arabera, leherketak eragin dira Bandar Abbas, Bandar Lenge, Siri, Kexm (Ormuzko itsasartearen parean), Xiraz (Fars), Buxehr eta Abdanan hirietan eta Txabahar eta Konarak portuetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.