Mahai Sektorialak gaur aztertuko du Osakidetzak medikuen lan-baldintzak hobetzeko egindako proposamena
Dokumentuak guardien eredu berria, atsedenaren hobekuntza eta hileko 300 eurorainoko soldata igoera progresiboa planteatzen ditu. Euskadiko Medikuen Sindikatuak akordioaren edukia baloratu du, baina irailerako deitutako greba mugagabeari eutsi egingo dio.
Euskadiko medikuen sindikatuaren kontzentrazioa, Gasteizen. Argazkia: EFE
Osakidetzak medikuentzako akordio-proposamen bat aurkeztu du eta gaur aztertuko dute Osasuneko Mahai Sektorialean, lan-baldintzak hobetzeko helburuarekin. Dokumentuak guardien sistema aldatzea, kontziliazioa errazteko neurriak eta hileko 300 euroko ordainsari-hobekuntza progresiboa jasotzen ditu.
Proposamena azken asteotan Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin (SME) izandako aldebiko bileren emaitza da. Osasun sailburu Alberto Martinezek medikuen lan-antolaketa sistemaren beharrizan berrietara egokitzeko premia defendatu du, eta Osakidetza aldaketak egiteko prest dagoela adierazi du, medikuen lan-gatazka eragin duten alderdi batzuk arintzeko.
Neurri nagusien artean honako hauek daude: guardien nekagarritasuna aitortzea, librantza-sistema berrikustea eta lana eta familia bizimodua uztartzen laguntzeko jarduerak berrikustea. Era berean, asistentzia-mailak parekatzea eta guardien ordainsaria pixkanaka hobetzea aurreikusten du.
Zehazki, 22:00etatik aurrera gaueko jarduera duten aurrez aurreko guardien eta guardia lokalizatuen osteko atsedena bermatzen du proposamenak. Librantza horiek benetako lanegun gisa zenbatuko dira eta ez dira berreskuratu beharko. Gainera, ostiral, larunbat zein jai-bezperetan egindako guardiei dagozkien librantzak ondorengo 25 egunetan hartu ahal izango dira, eta guardiak pilatzeagatik aparteko librantzak aurreikusten dira.
Era berean, testuak Produktibitate Finkoko Osagarria gehituko dio guardien orduko lansari zatiari. Proposamenaren arabera, guardien ordainsariak gora egingo du pixkanaka, 2028an % 38 igo arte.
Gainera, guardiak egin behar ez izateko adina pixkanaka murriztu egingo da, eta 2030ean 50 urtetik gorakoak salbuetsita egongo dira. Halaber, guardia-eguneko goizean astean zehar lanik ez egiteko aukera planteatuko da (lanaldi hori beste arratsalde batean berreskuratu beharko da), edo asteburuko guardiak 12 orduko bi txandatan banatzeko aukera.
Gainera, Osakidetzak hilean 300 euroko soldata-igoera progresiboa aurreikusten du. Neurria 2027ko uztailaren 1etik aurrera aplikatzen hasiko da.
Euskadiko Medikuen Sindikatuak uste du proposamenak aurrerapen nabarmena dakarrela, baina irailerako aurreikusitako greba mugagabearen deialdiari eutsi egingo dio. Osasun Ministerioak eta langileek ez dute medikuen esparru-estatutu propioa negoziatzeko akordiorik erdietsi, eta Eusko Jaurlaritzak gai hori negoziatzen dihardu EAEko osasungintzaren esparruan.
Akordio-proposamenaren gakoak
- Atsedena bermatzea guardien eta gaueko guardia lokalizatuen ostean. Lanalditzat hartuko dira, eta ez dira errekuperatuko.
- Ostiral, larunbat eta jai-bezperetako librantzak guardia egin ondorengo 25 egunetan hartzeko aukera.
- Zaintza metatuen aparteko librantzak.
- Produktibitate Osagarri Finkoa sartuko da medikuen guardien orduko lasarian. Urteko ordainsari-taulak eguneratu egingo dira eta igoera progresiboa erregistratuko da, 2028an guardiaren prezioa % 38ra igo arte.
- Guardiak egitetik salbuesteko adina pixkanaka murriztuko da, eta 2030ean 50 urtera jaitsiko da.
- Aste barruan guardia eguneko goizean lanik ez egitea eta asteburuko guardia 12 orduko bi "guardia erdi" egiteko aukera.
- Osakidetzako mediku guztien soldata hilean 300 euro igotzea aurreikusten da, pixkanaka, 2027ko uztailaren 1etik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.