Osakidetza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Akordioa Osakidetzaren eta sindikatu medikoen artean, guardien antolaketa aldatzeko

Iragarkia
Osasun Sailak eta sindikatu medikoak akordioa lortu dute guardien eredua eraldatzeko. Osasun Sailak asteleheneko mahai sektorialera eramango du medikuen lan-baldintzak hobetzea helburu duen akordio-proposamena. Testuak guardien eredua berrikustea, atseden-sistema hobetzea, guardien ordainsaria mailaz maila handitzea eta lanbide-aitorpena indartzea aurreikusten du. Euskal Medikuen Sindikatuak nabarmendu du hitzarmenak ez dituela bere aldarrikapen guztiak asetzen, baina aurrerapauso esanguratsutzat jo du, eta egungo gatazka giroa baretzen lagun dezakeela uste du.
18:00 - 20:00

Alberto Martinez, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua. Bideotik ateratako irudia.

Osasun Sailak asteleheneko mahai sektorialera eramango du medikuen lan-baldintzak hobetzea helburu duen akordio-proposamena. Testuak honako hauek aurreikusten ditu, batik bat: guardien eredua berrikustea, atseden-sistema hobetzea, guardien ordainsaria mailaz maila handitzea eta lanbide-aitorpena indartzea. Bestalde, Euskal Medikuen Sindikatuak nabarmendu du hitzarmenak ez dituela bere aldarrikapen guztiak asetzen, baina aurrerapauso esanguratsutzat jo du, eta, gainera, egungo gatazka giroa baretzen lagun dezakeela uste du. Alberto Martinezek, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, azaldu du antolaketa aldaketa hau "baloratzeko lan taldeak sortuko" dituztela.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X