Eusko Jaurlaritzak gaur espero du Espainiako Gobernuaren transferentzien inguruko proposamen berriak jasotzea
Gizarte Segurantzaren eskumen batzuk eta interes orokorreko portuen transferentzien inguruan negoziatzen jarraitzen dute, eta behin proposamena jasota erabakiko du Jaurlaritzak abuztua aurretik egin beharreko Bitariko Batzordearen bilerara bilerara agertuko den ala ez.
Eskumenen inguruko aldebiko batzordea. Artxiboko argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Gizarte Segurantzaren eskumen batzuk (pentsioen kudeaketa ez) eta portuen transferentzien inguruan negoziatzen jarraitzen dute. Horri lotuta, Espainiako Gobernuaren proposamena gaur bertan jasotzea espero dutela iragarri zuen pasa den asteartean Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak.
Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan Ubarretxenak esandakoaren arabera, negoziazioak ez dira eten, eskumena duten ministerioekin "egunero" hitz egiten dute eta erlojuaren aurka lanean ari dira Bitariko Batzordearen bilera egin dadin. Aurreko astean negoziazioak ez zihoazela ondo onartu zuen Ubarretxenak.
"Ostiralean jasoko dugu Estatuaren proposamen berria, eta, beraz, horren zain gaude", gaineratu zuen Ubarretxenak.
Gaur-gaurkoz, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak abuztua aurretik egitekoa duten eskumenen inguruko aldebiko batzordeak zintzilik segitzen du. Hori da Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak eta Imanol Pradales lehendakariak akordioa lortzeko adostu zuten epemuga.
Pasa den asteburuan lehendakariak berak ohartarazi zuen ez dela Bitariko Batzordearen bilerara joango, baldin eta mahai gainean eduki politikorik ez badago.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik