EAEko Autonomia Estatutua
Ubarretxenaren esanetan, transferentzien inguruko akordio "txikiak" lantzen eta hurrengo legealdirako "ateak zabalik uzteko" lanean ari da Jaurlaritza
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan azaldu duenaren arabera, Garraio Ministerioarekin "akordio txiki bat" lantzen ari ziren, baina Toledoko tren istripuak "hankaz gora" utzi du dena.
Gernikako Estatutua erabat betetzeko eta estatus berria errespetatzeko eskatuko du EAJk Kongresuan
EAJ-PNVk Gipuzkoatik aurkeztuko duen zerrendaburuak, Maribel Vaquerok, Gernikako Estatutuaren 47. urteurrena gogoratu du, Bizkaiko eta Arabako zerrendaburuak Idoia Sagastizabal eta Gorka Urtaran ondoan zituela. Vaquerok azpimarratu du jeltzaleek Madrilen lanean jarraituko dutela Estatuak indarrean dagoen testua osorik gara dezan eta “Kongresua harresi izan ez dadin” eta “Euskadin adostuko den estatutua onar dezan”.
Estatus berriaren eztabaida erdigunean jartzeko eskatu du Otxandianok, Gernikako Estatutua "bete gabe eta mugatuta" baitago
EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramailearen ustez, EAEk tresna juridiko eta politiko berriak behar ditu eskumen eta autogobernu gehiago izateko. Besteak beste, lanbide arteko gutxieneko soldata propioa eta gutxieneko pentsio duinak zehazteko gaitasuna aldarrikatu ditu.
Gernikako Estatutua "euskal etxearen defentsarik onena" dela aldarrikatu du lehendakariak, eta hura babesteko deia egin
Gaur dira 47 urte Estatutua onartu zela, eta horren harira, artikulua kaleratu du lehendakariak. Horren arabera, itunak "euskal ongizate eredua" eraikitzeko modua eman du. Estatuko giroa gero eta gaiztotuago dagoen honetan eta "gure autogobernua zalantzan jartzen duten indar politikoen aurrean", lehendakariak dio "babesleku onena" dela.
Andueza: "Autogobernu gehiago nahi dugu, bai, jendearen bizitza hobetzeko"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak esan duenez, "autogobernu gehiago nahi dugu, bai, jendearen bizitza hobetzeko eta desberdintasunei aurre egiteko". PSE-EEk Gernikako Estatutuaren 47. urteurrena ospatu du bihar, Gasteizen.
Gernikako Estatutua adostasunerako formula dela eta "euskalduna izatea espainiarra izateko modu arrakastatsua" dela esan du De Andresek
Javier De Andres Euskadiko PPko presidenteak Gernikako Estatutua aldarrikatu du gaur, "euskal herritarren eta Euskadiren eta Espainia osoaren arteko adostasunerako eta elkarbizitzarako formula" dela esanez. Alderdi Popularrak Autonomia Estatutuaren urteurrena dela-eta Gernikako Arbolaren ondoan urtero egiten duen ekitaldian egin ditu adierazpen horiek De Andresek.
Sanchezek buru eman gabe utzitakoak: 2027ko aurrekontuak onartu, Estatutua bete eta hainbat lege izapidetzen amaitu
Zenbait arau onartu gabe geratu dira, hala nola gutxieneko soldataren igoera berria, indarkeria bikarioaren eta familien legeak. Datorren urterako aurrekontu proiektua egitekoen zerrendan zeukan Espainiako Gobernuak, baita EAEren esku geratu behar ziren hainbat transferentzia ere.
Antxustegik "leialtasuna" eta "diskrezioa" eskatu dizkie EH Bildu eta PSE-EEri, estatus berria "ondo atera dadin"
Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak esan duenez, "ezinbestekoa" da estatus berria adostea, Euskadik egun mahai gainean dituen erronkei erantzuteko. "Izan al gaitezke arduratsuak eta negoziatzen ari garen hiru tradizio politikook bete al dezakegu adostu duguna?", galdetu du.
Ubarretxenak azpimarratu du ez dela aldebiko batzordea elkartuko akordio garrantzitsurik lortu ezean
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan nabarmendu duenez, Jaurlaritzak "ez du amore emango", baina akordioak lortu ahal izateko "beste aldeak borondate politikoa erakutsi behar du".
Anduezak "seriotasuna" eta "diskrezioa" eskatu ditu Estatutu berriaren negoziazioan, "pazientziak muga bat duelako"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak pazientzia galtzeko arriskua dagoela ohartarazi die EAJ eta EH Bilduri. Ildo horretan, lehia eta ika-mikak alde batera uzteko eskatu die biei.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
Eusko Jaurlaritzak urte politiko berriari ekin dio, etxebizitza, osasuna eta autogobernua ardatz dituela
Legegintzaldiaren bigarren zatirako Jaurlaritzaren lehentasunak abiarazteko balio du Miramarko Gobernu Kontseiluak. Irailean Politika Orokorreko Osoko Bilkura egingo da, eta Pradales eta Pedro Sanchez biltzea ere aurreikusten da.
Pradalesek humanismoaren alde egin du ziurgabetasunaren aurrean, Euskadiren "euskarri sendoena" delakoan
Lehendakariak Jose Maria Arizmendiarrieta, euskal kooperatiben mugimenduaren sortzailea, eta Jose Antonio Agirre lehendakaria aipatu ditu humanismoaren erreferente gisa, eta kontzeptu hori eguneratzea beharrezkotzat jo du.
Transferentziez hitz egiten segitzen dutela esan du Ubarretxenak eta uda ostean "zorte hobea" izatea espero du
Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio eta Autogobernu sailburuak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, akordioek sakonak izan behar dute Bitariko Batzordea biltzeko.
Eusko Jaurlaritzak gaur espero du Espainiako Gobernuaren transferentzien inguruko proposamen berriak jasotzea
Gizarte Segurantzaren eskumen batzuk eta interes orokorreko portuen transferentzien inguruan negoziatzen jarraitzen dute, eta behin proposamena jasota erabakiko du Jaurlaritzak abuztua aurretik egin beharreko Bitariko Batzordearen bilerara bilerara agertuko den ala ez.
Ubarretxenak esan du "autogobernu handiagoak ongizate handiagoa" dakarrela
Agirre lehendakariaren agintaldiaren 90. urteurrenaren harira, EHUren udako ikastaroetan parte hartu du, eta kritikatu du "askotan autogobernua eta ongizatea kontzeptuak bereizten saiatzen" direla, eta lehenengoa "gai identitarioekin" lotzen dela, gauza praktikoen kontra joango balitz bezala.
Albiste izango dira: Errenteriako hilketa, zazpigarren entzierroa eta autogobernuari buruzko uda ikastaroa
Estatutua bete eta "beste fase bat" irekitzeko eskatu dio Pradalesek Sanchezi
Pradales lehendakariak mezu argia igorri dio Espainiako Gobernuari eta Pedro Sanchez presidenteari Eusko Legebiltzarrean. Pradalesen esanetan, "asko dago oraindik egiteko", eta "maila handiko negoziazioa eta erritmoa" behar dira orain. Lehendakariaren arabera, "adostutako guztia bete behar da konfiantza politikoa mantentzeko".
Pradalesek gogorarazi du Sanchez presidenteak "irmotasuna" erakutsi duela karguan jarraitzeko, eta horri lotuta eskatu dio "irmotasun bera" Gernikako Estatutua behin betiko betetzeko.
Lehendakariak eta Sanchezek aldebiko batzorde berri bat egingo dute abuztua baino lehen
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du balio handikoak direla adostutako bi eskumen eskualdaketak.
Zein eskumen hartu ditu bere gain Euskadik trafikoaren eta nekazaritzako aseguruen arloan?
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak beste bi transferentzia sinatu dituzte gaur.