Lehendakariak eta Sanchezek aldebiko batzorde berri bat egingo dute abuztua baino lehen
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du balio handikoak direla adostutako bi eskumen eskualdaketak.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Imanol Pradales lehendakaria berriz ere bilduko dira, abuztua baino lehen, bi gobernuen arteko aldebiko batzordearen esparruan.
Hala baieztatu du Ubarretxenak Madrilen egindako agerraldi batean. Lurralde Politikako Ministerioan bildu dira bi gobernuetako ordezkariak, eta han sinatu dituzte bi eskualdaketa berriak: bata nekazaritza aseguruei buruzkoa, eta bestea trafikoaren eta bide segurtasunaren arloko eskumenak zabaltzekoa.
Balio handiko bi eskumen
Ubarretxenaren hitzetan, "itxi berri ditugun bi eskumenek balio handia dute". Nekazaritza aseguruen eskualdaketari dagokionez, azaldu du aurrerantzean Eusko Jaurlaritzak zuzenean kudeatu ahal izango dituela nekazariek eta abeltzainek beren ustiategietarako aseguru polizak kontrata ditzaten ematen diren dirulaguntzak.
Trafikoaren eta bide segurtasunaren arloko eskumenen zabalkuntzari dagokionez, berriz, Euskadik bere gain hartuko ditu zentro psikoteknikoak baimentzeko, ikuskatzeko eta zehatzeko eginkizunak, baita bide heziketa, sentsibilizazio eta berrheziketarako zentroei lotutako eskumenak ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik