BEGOÑA GOMEZ AUZIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Peinadori espedientea irekitzea aztertuko du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Poliziari buruz esandakoagatik

Begoña Gomez auzipetzeko kaleratutako autoan epaileak esan du Poliziak ihes egiteko laguntza eman liezaiokeela Espainiako Gobernuko presidentearen emazteari. 

CGPJ-reunion-efe

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Juan Carlos Peinado epaileari diziplina-espedientea zabaltzea aztertuko du astelehen honetan Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Begoña Gomez auzipetzeko autoan Poliziari buruz jaso duenagatik. Magistratuaren arabera, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen emazteari ihes egiten lagundu liezaiokete bizkartzainek. 

Isabel Perello epaileen erakunde goreneko presidenteak eraman du proposamena igande goizean deitu duten Kontseiluaren Batzorde Iraunkorraren bilera telematikora. Gaiaren inguruan eztabaida zabaltzea adostu dute, eta astelehen goizean aurrez aurre egingo duten batzarrean egingo dute bozketa.  

Auzitegietako iturrien arabera, Polizia Judizialeko funtzionarioekiko "kontsiderazio falta larria" egon daiteke Peinadoren adierazpenen atzean. Botere Judizialaren Lege Organikoan tipifikatuta dago urraketa hori. 

Espainiako Gobernuko presidentearen emaztea epaitzea erabaki du magistratuak, eta kautelazko neurriak ezarri dizkio: pasaportea kendu dio, Espainiatik ateratzea debekatu dio eta hamabostean behin epaitegian agertzeko agindua eman dio. Eragimen-trafikoa, partikularren arteko sektore pribatuko negozioetan ustelkeria sustatzea, bidegabeko jabetzea eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzea leporatzen dizkio. 

84 orrialdeko autoan,  Peinadok dio Gomezek ihes egiteko arriskua dagoela eta "zalantzarik gabe" poliziak horretan laguntzeko aukera dagoela. 

Baieztapen hori dela eta, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroak "kexa" helarazi zion atzo bertan Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari, eta neurriak hartzeko eskatu zion. 

Defentsarako eskubidea

Gomezen abokatuak ere kexa bidali du epaileen organo gorenera, bere bezeroaren defentsarako eskubidea urratu dela iritzita. Bere idatzian, Antonio Camacho letratuak dio "hedabideen bidez" izan dutela autoaren berri.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X