Donald Trump
Trumpek iragarri du AEB petrolio eta gas esplorazio masibo bat prestatzen ari dela Groenlandian
Estatu Batuetako presidentearen esanetan, lanen helburua mineralak ateratzea ere izango dela; lurraldea Estatu Batuen eta Europaren segurtasunerako funtsezkoa dela defendatu du.
Kremlinak ez du baieztatu Trumpek iragarritako Errusiaren eta Ukrainaren arteko su-eten energetikoa
Energia azpiegituraren aurkako erasoak salatu ditu Ukrainak. "Argi dago Putinek ez dituela sare sozialak irakurtzen", adierazi du Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak.
Errusiaren eta Ukrainaren arteko su-eten energetikoa iragarri du Trumpek
Errusiak ez du balizko itun horren inguruko adierazpenik egin. Ukrainak esan du "xehetasunak" ezagutzeko zain dagoela eta su-etenaren aldekoa dela; "Putinek, ordea, ez du nahi", nabarmendu du Zelenskik.
Trump: "Ukrainak presidente berria izateko unea iritsi da"
Trumpek adierazi du Zelenskik ez duela akordiorik lortu nahi izan Ukrainako gerra amaitzeko.
Trumpek eta Putinek adostu dute 300.000 tona diesel errusiar nazioarteko merkatuetara bideratzea
Trump eta Netanyahu haserre, Nobel saria Pillayri eman ondoren
Bi agintariek argitalpenak egin dituzte sare sozialetan Nobel Batzordearen erabakia kritikatuz. Bereziki gogorra izan da Israelgo lehen ministroa, Batzordeak "iparrorratz morala galdu" duela esanez.
Trumpen gobernuak Nazioarteko Zigor Auzitegia zigortu du, bertako epaile ohi bati Nobel saria eman ostean
Nazioarteko Zigor Auzitegiak AEBn dituen ondasun eta interesen blokeoa iragarri du Marco Rubiok. Auzitegiak, berriz, "neurri zehatzak" hartzeko eskatu die 125 kideei.
Bost atxilotu lehergailuekin lotuta, AEBk erabiltzen duten base britainiar batetik gertu
"Erresuma Batuko atxiloketak oso onak izan dira. Britainia Handiarekin ederki lan egin dugu. Orain ikerketapean ditugu. Gure gotorlekuari kalte handia eragin nahi zioten", adierazi du Trumpek.
Trumpek ez du onartu Iranek Ormuzeko itsasartea berriro irekitzeko aurkeztutako zazpi eguneko plana
Trumpek elkarrekin lan egitea eskaini dio Xi Jinpingi, bi herrialdeentzat "etorkizun hobea" lortzeko
Donald Trump AEBko presidenteak elkarrekin lan egitea eskaini dio ostegun honetan Xi Jinping Txinako presidenteari, bi herrialdeentzat "etorkizun hobea" sortzeko, Etxe Zurian harrera egin ondoren. Bere aldetik, buruzagi asiarrak ziurtatu du bi potentziek lehiatzen jarraitu behar dutela, baina "gatazkatik eta konfrontaziotik" urrun.
Sanchezek gobernu "erreakzionarioei" nazioarteko ordena zapuzten saiatzea egotzi die NBEren batzarrean
Espainiako Gobernuko presidenteak bakearen, eskubide zibilen eta jasangarritasunaren alde egin du, eta esan du Espainia ez dela "isilduko" politika horien aurrean.
CNN, MSNBC eta Politico hedabideei Etxe Zurira sartzen utz diezaiela agindu dio epaile batek Trumpi
Epaiaren arabera, neurria ez zuten exekutatu "prozesu konstituzionalki egokia" erabilita. Betoa jarri zien Trumpek hedabide horiei, albiste faltsuak argitaratzea eta segurtasun nazionala kaltetzea egotzita.
Iranek eta AEBk batzarra egin dute New Yorken, negoziazio prozesuari berrekiteko ahaleginean
Trumpen ordezkari bereziak, Steve Witkoffek, bitartekarien lana goraipatu du, eta hartu-emana "eraikitzailea eta oparoa" izatea nahi duela adierazi du.
Delcy Rodriguezek historikotzat jo du Trumpekin izandako bilera, eta emandako "babesa" eskertu dio
2015etik lehen aldiz elkartu dira bi herrialdeetako agintari gorenak. Venezuelako behin-behineko presidenteak azaldu duenez, arlo estrategikoetan (esaterako, energian, meatzaritzan eta segurtasunean) lankidetza sustatzea izan da solasaldiaren gai nagusietako bat.
Trumpek uste du azaroko hauteskundeen ostean akordioa lortuko duela Iranekin, herrialdea “suntsitzeko” mehatxua bota du hala izan ezean
AEBk, Danimarkak eta Groenaldiak irlari buruzko akordioa sinatu dute gaur, asteartean, eta Trumpek iragarri du “berehala” bi base handi zabalduko dituela bertan.
Etxe Zuriak Trump TV kanala estreinatu du, AEBko hainbat komunikabideri betoa jarri ostean
Donald Trumpen gobernuak streaming plataforma berria martxan jarri du CNN, MS NOW eta Politico hedabideei Etxe Zurira sarrera debekatu ostean, "albiste faltsuak" zabaltzea eta segurtasun nazionalari kalte egitea egotzita.
AEBko hedabide nagusiek uko egin diote Etxe Zuriko ekitaldien berri emateari, CNNri ezarritako betoaren ostean
ABC, CBS, CNN, Fox News eta NBC kateek ez dituzte jarraituko Etxe Zuriak deitutako ekitaldiak, Trumpek hainbat hedabide kritikori ezarritako betoa salatzeko.
Trumpen eta Danimarkaren arteko akordioa Groenlandiari buruz: AEB uhartean etengabe egotea eta Txinari eta Errusiari betoa jartzea
Testua datorren astean sinatuko dute, NBEren Goi Mailako Astean, New Yorken, eta Groenlandiaren eta Danimarkaren onespena beharko du.
Etxe Zuriak sarbidea debekatu die CNN, MS NOW eta Politico hedabideei, Trumpek agindu bezala
"Albiste faltsuak" ematea egotzita, hiru komunikabide horiei betoa jarriko ziela iragarri zuen atzo AEBko presidenteak. Etxe Zuriak biharamunean gauzatu du debekua.
Bruselak Trumpi erantzun dio Kanadarekin harremanak estutzeko plana ez dela "inoren aurkakoa"
Donald Trump AEBko presidenteak "muga-zerga oso handiak ezartzeko" eta merkataritza murrizteko mehatxua egin dio Europar Batasunari, baldin eta Bruselak "asmo txarrez" jokatzen badu, Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak atzo iragarri moduan, Kanada lehen kide elkartu izendatzen.