Ameriketako Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kongresista errepublikano batek Pentagonoko burua kargutik kentzeko prozesua abiatu du

Besteak beste, Pete Hegseth Defentsa idazkariari leporatu dio Iranekin gerra hastea Kongresuaren baimenik gabe eta Maduro baimenik gabe harrapatzea.

(Foto de ARCHIVO)

October 8, 2026, Sparrows Point, Md, United States of America: U.S. Defense Secretary Pete Hegseth speaks before U.S. President Donald Trump at an event announcing a new Anduril Industries shipyard, October 6, 2026 in Sparrows Point, Maryland. The .6 billion Arsenal-2 shipyard, funded by Anduril and the U.S. Navy, will build submarines and autonomous undersea vessels.



Daniel Torok/White House / Zuma Press / Europa Pre

08/10/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN

AEBko Defentsa idazkaria, Pete Hegseth. Argazkia: Europa Press

Thomas Massie kongresista errepublikanoak Pete Hegseth AEBko Defentsa idazkariari epaiketa politikoa egiteko prozesua martxan jarri du astelehen honetan.

Massiek Ordezkarien Ganberaren aurrean irakurri ditu idazkariaren kontrako artikuluak.

Ebazpena, lehenik, Ordezkarien Ganberan onartu behar da izapideak egiteko, eta, ondoren, osoko bilkurak onartu behar du, epaiketa politikoa egiteko ahalmena duen Senatura igaro aurretik.

Hegsethen aurkako bidegabekerien artean daude, besteak beste, "Iranekin gerra hasi izana Kongresuaren baimenik gabe eta esku-hartze militarra justifikatzeko berehalako mehatxua aurkeztu gabe", "narkotrafikoko susmagarrien aurkako legez kanpoko eraso hilgarriak" eta "Nicolas Maduro eta Cilia Flores legezko baimenik gabe atxilotzea".

Halaber, Pentagonoaren buru den Defentsa idazkariaren kudeaketa ere deitoratu du; izan ere, Hegsethek hainbat goi-kargudun militar kargugabetu ditu, eta horrek Armadako eta Alderdi Errepublikanoko kideen kritika eragin du.

Oraingoz, Donald Trump AEBko presidenteak babesa eta konfiantza agertu dio Defentsa idazkariari.

Hegsethek berak bere kudeaketa defendatu du astelehen honetan, "arrakastatsutzat" jo du, eta "motibazio politikoak" dituen jendea Iranen edo Venezuelan "tropek izandako" lorpenak txikitzea bilatzen ari dela salatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X