Ameriketako Estatu Batuak
Kongresista errepublikano batek Pentagonoaren burua kargutik kentzeko prozesua abiatu du
Besteak beste, Pete Hegseth Defentsa idazkariari Kongresuaren baimenik gabe Iranen kontrako gerra hastea eta Maduro harrapatzea leporatu dio.
Nvidia enpresaren zuzendaria ikertzen ari dira, espioi txinatar batekin izandako harremanagatik
Jensen Huang enpresari amerikarra emaztearekiko desleiala izan zen, Alice Huang enpresari txinatarrarekin zebilelako; AEBko inteligentzia zerbitzuen arabera, emakumea Pekinen kolaboratzaile izan liteke.
Martin Baron "The Washington Post" egunkariaren zuzendari ohia: "Desinformazioa arrisku handia da Demokraziarako"
Spotlight filmean kontatutako Elizako sexu-abusuen inguruko ikerketa bultzatu zuen kazetariak AEBko prentsak Trumpen gobernuaren aldetik jasaten dituen presioak aztertu ditu Arantza Ruizekin. Kazetaritzak gaur egun dituen erronkez ere hitz egin du, hala nola adimen artifizialaz, albiste faltsuez eta polarizazioaz. Azaroaren 11n, ETBko 12 minutos saioan emitituko duten solasaldiaren aurrerapena da hau.
Trumpek Stephen Miller aholkulari polemikoa izendatu du kabineteburu
Millerrek Susie Wiles ordezkatuko du, kargu hori bete duen lehen emakumea. AEBko presidentearen ondoan egon da 2025eko urtarrilean bere bigarren agintaldia hartu zuenetik. Presidentetzarako hauteskundeetan errepublikanoen estrategia zuzendu zuen.
Trumpek dio Iranek 25 urte beharko dituela "berreraikitzeko" eta "laster" erabakiko duela "gainerakoa suntsitu ala ez"
AEBko presidentearen esanetan, gaur egun "birtualki okupatuta" dago, eta AEBko indarrek Ormuzko itsasartea "erabat kontrolpean" dute.
Trumpek onartu du gerrak eragin duela errepublikanoen porrota, baina Irani berriro eraso egingo liokeela esan du
AEBko presidentearen aurretik Vance mintzatu da, eta esan du herritarrek ez dutela begi onez jotzen Iranen kontrako gerra eta horrek eragin duela azken hauteskundetan haien alderdiak izan duen porrota.
Latinoamerikarren botoak irauli ditu hauteskundeak
Texasen, James Talarico demokratak irabazi du Senatuko eserlekua, eta Trumpi emandako babesa % 46tik % 35era jaitsi da latinoamerikar jatorriko herritarren artean.
Demokratek aise lortu dute Kongresuaren kontrola
Trumpi geratzen zaizkion bi urteetan, demokratek gehiengoa izango dute Senatuan eta Behe Ganberan. AEBko presidenteak Greg Abbot Texasko gobernadoreari egotzi dio porrota.
Zergatik egiten dituzte hauteskundeak beti azaroan eta asteartez Estatu Batuetan?
1845ean onartutako lege batek ezarri zuen hauteskunde-egutegia, bozen datak emaitzetan eraginik ez izateko eta orduko gizarte nekazariaren beharretara egokitzeko.
Ireki dituzte lehen hauteslekuak Trumpen etorkizunerako giltzarri izango diren agintaldi erdiko hauteskundeetan
Hauteslekuak modu mailakatuan irekiko dituzte lurralde osoan. 250 milioi pertsona daude botoa ematera deituta, eta 57 milioik aurrez eman dute.
Albiste izango dira: agintaldi erdiko hauteskundeak AEBn, Puenteren agerraldia tren-istripuari buruz eta Jaurlaritzaren aurrekontuak, sailez sail
Hedabideetako gaurko lerroburu nagusiak, hitz bitan.
Alderdi Demokrataren castinga hasi da
Amaia Uribe EITBren bidali bereziak Alderdi Demokrataren ikuspuntutik aztertu ditu agintaldi erdiko hauteskundeak. 2028ko hauteskunde presidentzialak begiz jota dituzte jada, eta demokraten artean nagusitzen ari direnen artean daude James Talarico, Jon Ossof eta Abdul El-Sayed.
Hauteskunde hauek trumpismoari buruzko erreferenduma dira
Yerai Diaz EITBren korrespontsalak midtermak errepublikanoentzat duen garrantzia azaldu du.
AEB, "historiako agintaldi erdiko hauteskunde garrantzitsuenak" egiteko prest
Donald Trump AEBko presidenteak Alderdi Demokrataren iruzur saiakerak salatu ditu.
Trumpek Kongresuaren kontrola izango du jokoan agintaldi erdiko hauteskundeetan
Azaroaren 3an, estatubatuarrak hautestontzietara itzuliko dira, eserlekuak berritzetik askoz harago doazen hauteskunde legegileetan. Demokratek Kongresuko ganbera baten edo biren kontrola kendu nahi diote Trumpi, eta horrek haren agenda politikoa geldiarazi, ikerketei atea ireki eta kargugabetze-prozesua ere ekar lezake. Zer bozkatzen da eta zer du jokoan Trumpek? Mikel Reparaz ETBren nazioarteko buruak azaldu digu, Washingtonetik.
Bi petrolio ontzi gehiagok egin dute itsas minekin talka Ormuzen, Iranen arabera
Iranek adierazi duenaren arabera, AEBk baldintzak onartzen baditu, Ormuzko itsasartea bi egunetan berriro ireki dezakete. Gerraren amaierari buruzko negoziazio sakonagoak hasteko plan bat has daitekeela ere esan du.
Hegazkin pribatu bat Palm Beacheko etxe-gune batean erori den unea
Hegazkina ziztu bizian erori da, eta zuloa egin du lurrean. Dirudienez, bederatzi bidaiariak hil dira, baina oinezkorik ez da zauritu. Agintariak istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Donald Trumpek argindarra edota erregaiak merkatuko zituela ziurtatu zuen, baina bizitzaren kostua gora egiten ari da etengabe leku guztietan, Irango gerraren testuinguruan. Hala, garesti ordaindu dezake asteartean egingo diren agintaldi erdiko hauteskundeetan.
Trumpen deportazio politikak bere bigarren agintaldia baldintzatu dezake
Donald Trumpen bigarren agintaldia baldintzatu dezaketen agintaldi erdiko hauteskundeak lau egun barru egingo dira, asteartean. Horren migrazio politikaren ondorioz, 500 pertsona inguru deportatu dituzte jada, horietako asko Kubako eta Venezuelako herritarrak. Afrikako herrialde ezezagunetan harrapatuta daude.
El Paso, Texas: harrera-hiri izatetik atxilotze-gune izatera
Mugaren militarizazioak eta Trumpen migrazio-politikak gogortzeak eraldatu egin dute Texasko El Paso hiriaren errealitatea. Atxilotutako pertsona gehienak ez dira iritsi berriak, Ameriketako Estatu Batuetan hamarkadak daramatzaten migratzaileak baizik.