AEB-KO AGINTALDI ERDIKO HAUTESKUNDEAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek onartu du gerrak eragin duela errepublikanoen porrota, baina Irani berriro eraso egingo liokeela esan du

AEBko presidentearen aurretik Vance mintzatu da, eta esan du herritarrek ez dutela begi onez jotzen Iranen kontrako gerra eta horrek eragin duela azken hauteskundetan haien alderdiak izan duen porrota.

AME3145. WASHINGTON (ESTADOS UNIDOS), 04/11/2026.- Captura de pantalla tomada de la transmisión oficial de The White House, que muestra al presidente de Estados Unidos, Donald Trump, hablando en una rueda de prensa este miércoles, tras la contundente derrota de los republicanos en las elecciones legislativas, donde mostró los avances de las obras del salón de baile que construye en la Casa Blanca, en Washington (EE.UU.). EFE/ The White House /SOLO USO EDITORIAL/ NO VENTAS/ SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)

Donald Trump, gaur. Argazkia: EFE.

Donald Trump AEBko presidenteak gaur, asteazkena, onartu du iragan otsailean Iranen aurka hasitako gerrak eragin duela errepublikanoen porrota agintaldi erdiko hauteskundeetan. Izan ere, horrek erregaien prezioek gora egitea eragin du, herritarren kalterako. Hala ere, presidenteak esan du, berriro erabiko beharko balu, berriro egingo liokeela eraso Errepublika Islamikoari.

Etxe Zuriko Dantza Aretoko obrak aurkezteko ekitaldi batean JD Vance presidenteordeak Irango gerraren aurka egindako kritikei buruz galdetu diotenean, Trumpek uste du hark esandakoa "hein handi batean egia" dela, "gasolinaren prezioa apur bat igotzea eragin zuelako".

"Baina, era berean, berriro egin beharko banu, berriro egingo nuke, epe luzera irtenbide bakarra baita. Ezin da onartu Iranek arma nuklearrik izatea", gaineratu du Trumpek.

Otsailaren 28an Israelekin batera erasoak egiteko agindua eman zuenetik, merkataritza trafikoa kaltetuta dago Ormuzko itsasartean. Zortzi hilabete igaro dira gerra hasi zenetik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X