AGINTALDI ERDIKO HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehendakaria: "AEBko gizarteak bere herrialdearen norabide politikoa aldatzea erabaki du"

Bestalde, EH Bilduren arabera, "AEBn ere indarra galdu eta atzera egin du bloke erreakzionarioak".

(Foto de ARCHIVO)

El lehendakari, Imanol Pradales, comparece ante los medios de comunicación tras el Consejo de Gobierno, en el Palacio de Ajuria Enea, a 30 de julio de 2024, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). Imanol Pradales ha afirmado que el presidente del Gobierno y él comparten "la misma hoja de ruta" de cumplir el Estatuto de Gernika y favorecer un nuevo pacto estatutario, tal como constataron en su reunión del pasado viernes. Pradales ha comparecido hoy para realizar una valoración de la ronda de encuentros que comenzó con los partidos políticos el 11 de julio y, tras reunirse con agentes sociales, sindicatos y patronal, concluyó el pasado día 26 con el presidente del Gobierno de España, Pedro Sánchez.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

30 JULIO 2024;VITORIA GASTEIZ;PRADALES;RUEDA DE PRENSA

30/7/2024

Pradales, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press

Imanol Pradales lehendakariaren ustez, Alderdi Demokratak hauteskundeak irabazita, AEBetako gizarteak "bere herrialdearen norabide politikoa aldatzea erabaki du".

Pradalesen ustez, herrialde horretako "botere-banaketak eta kontrapisuen sistemak sendotasuna eta eraginkortasuna erakutsi dute".

"Hauteskunde hauek demokrazia ariketa sakona izan dira, mundu mailako ziurgabetasunaren eta tentazio autokratikoen garaian", adierazi du.

"Euskadin beti defendatu ditugu demokrazia eta bere oinarrizko printzipioak. Arauetan oinarritutako nazioarteko ordenaren alde egiten dugu beti. Ez dugu blokeetan sinisten. Ezta inposaketan ere. Eta Ameriketako Estatu Batuak aliatu transatlantikotzat ditugu", gaineratu du.

Baina, batez ere, "Europa sendoagoa eta batuagoa. Gertatzen dena gertatzen dela ere, Europa indartsuago batek harreman transatlantiko orekatuago eta seguruagoa bermatuko du, baita gure interesentzat emankorragoa izango den nazioarteko ordena ere.".

EH Bildu

Bestalde, EH Bilduk nabarmendu duenez, "AEBn ere indarra galdu eta atzera egin du bloke erreakzionarioak", eta Brasilen eta Serbian emandako emaitzekin parekatu du.

Halaber, sare sozialetan zabaldutako mezu batean, azaroaren 29ko hauteskundeekin egin du lotura: "Historia ez dago idatzita. Ezta azaroaren 29ko emaitza ere. Autoritarioak, tekno-oligarka trumpistak eta algoritmoen jabeak ez dira garaiezinak".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X