Aireportuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zazpi hegaldik bonba-mehatxu faltsuak jaso dituzte Europan eta segurtasun-dispositiboak aktibatu behar izan dituzte

Kaltetutako hegazkin gehienak Ryanair konpainiakoak dira. Gorabeherarik gabe lurreratu ahal izan dira guztiak.

hegaldiak vuelos avión
Ryanair konpainiako hegazkin baten artxiboko irudia.

Europako zazpi hegaldik bonba-mehatxu faltsuak jaso dituzte gaur goizean, eta, ondorioz, Poloniako, Italiako, Bulgariako eta Espainiako agintariek segurtasun-dispositiboak aktibatu behar izan dituzte.

Espainiaren kasuan, Murtziako aireportuak bere protokoloak jarri behar izan ditu martxan, Erresuma Batuko Manchester hiritik zetorren Ryanair airelinearen hegazkin batek eragindako alerta baten ondorioz.

Varsoviara (Polonia) bidean zeuden Londresetik (Erresuma Batua) eta Kopenhagetik (Danimarka) abiatutako beste bi hegazkinek ere mehatxuak jasan dituzte.

Bulgariako kasuan, Barne Ministerioak jakinarazi du Sofia hiriburuan lurreratu diren bi hegazkinek bonba-abisu bana jaso dutela; Bergamotik (Italia) eta Dublindik (Irlanda) zetozen horiek. Herrialdean lurreratu ostean, Terrorismoaren aurkako Unitate Espezializatuko agenteek hegazkinak miatu dituzte, baina ez dute lehergailurik aurkitu.

Bost hegaldi horiei beste bi gehitu behar zaizkie: bat Dublindik eta bestea Lisboatik abiatutakoak. Biak Erromako (Italia) Fiumicino aireportuan lurreratu dira, eta bertan arakatu dituzte antzeko mehatxuak jaso ondoren.

Guztira, zazpi hegaldietatik lau Irlandako Ryanair airelinearenak ziren, seigarrena Poloniako LOT konpainiarena (Londrestik Varsoviara zihoana) eta zazpigarrena Eskandinaviako SAS konpainiarena (Kopenhagetik Varsoviara joan dena).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X