Aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskararen erabilera sustatzeko ekimenen aurrekontua % 12,2 handitu dute, 105 milioiraino

Berdintasun politikak martxan jartzeko Emakundek udalei ematen zizkien dirulaguntzen ordez, udalerriei zuzendutako laguntza teknikoko zerbitzu berri bat eskaintzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Gainera, bulego tekniko berri bat izango du 2027an, aurrekontuetako diru partiden banaketa "hobeto erabakitzen" lagunduko duena.

GRAFCAV1350. VITORIA, 02/11/2026.- El Consejero de Haciendas y Finanzas Noël d'Anjou (d) junto al Viceconsejero de Política Financiera y Presupuestos, José Enrique Corchon (i) presentan en la Comisión de Hacienda y abren las comparecencias en el Parlamento Vasco de los responsables de los distintos departamentos del Gobierno para explicar las principales partidas del proyecto de presupuestos para 2027 y en particular las de su área, que contará con 60,4 millones de euros, parte de los cuales irán a la puesta en marcha de la nueva línea de financiación empresarial Indartuz EFE/ADRIAN RUIZ HIERRO

Euskadin euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko ekimenen aurrekontua % 12,2 handituko dute 2027an, 105 milioiraino. Diru kopuru horretatik 69,6 milioi HABEk jasoko ditu, hortaz, aurrekontua % 8,9 handituko da.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 442,8 milioi euro jasoko ditu guztira, aurten baino % 7 gehiago, "kultura, euskara eta kirolak indartzeko".

Diru partida handienak Hizkuntza Politikarako (105,1 milioi) eta EITBrako (202 milioi) izango dira, % 12,4ko eta % 5,3ko hazkundea, hurrenez hurren.

Kultura arloak, bestalde, 93,2 milioi euro izango ditu 2027an (+% 7,4), eta horietatik 53,8 milioi (+% 10,2) Kultura Sustatzeko programak jasoko ditu.

Ikus-entzunezkoen sektoreak izango du hazkunde nabarmenena, 16 milioi eurorainokoa (+% 17,5); 25 milioira iritsiko da EITBri bideratutako ekarpenarekin. 

Musikak 15,5 milioiko aurrekontua izango du (+ %8,6), eta, arte eszenikoek, 4,5 milioikoa (+ %12,2).

Bukatzeko, kultura ondareak 39,4 milioi (+% 3,9) hartuko ditu, eta horietatik 20,4 milioi Museoen Euskal Sistemara bideratuko dira.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloak, berriz, 15 milioi izango ditu; horietatik 4,5 goi mailako kiroletara bideratuko dira, eta Goi Mailako Kirolaren Euskal Zentroaren (Getxo) instalazioetara, 3,4 milioi.

Azkenik, 5,2 milioiko partida gorde dute Etxepare Instituturako, euskara eta euskal kultura munduan zabal dezan.

Udalei zuzendutako dirulaguntzen ordez aholkularitza teknikoko zerbitzu bat jarri du abian Emakundek

Berdintasun politikak martxan jartzeko Emakundek udalei ematen zizkien dirulaguntzen ordez, udalerriei zuzendutako laguntza teknikoko zerbitzu berri bat eskaintzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak.

Horrela, datorren urtetik aurrera, udalerriei laguntzeko eta laguntza teknikoa emateko zerbitzu horrek "berdintasun politikak garatzen lagunduko du, horien tamaina eta baliabide teknikoak edozein direla ere".

Horretarako aurrekontua 101,6 milioi eurokoa izango da, 2026koa baino % 0,7 handiagoa. Diru horren % 54,8 Lankidetza Elkartasunerako Euskal Agentziara bideratuko dituzte (55,7 milioi, orotara).

Bulego berri batek politika publikoak ebaluatuko ditu

Eusko Jaularitzak bulego tekniko berri bat izango du 2027an, Euskadiko politika publikoen emaitzak ebaluatzeko orduan "aurrerapausoa" izango dena, aurrekontuen banaketa "hobeto erabakitzen" lagunduko baitu.

Horixe iragarri du gaur, astelehenarekin, Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak. Sailburuak gogorarazi du 2027ko aurrekontuak % 7,6 handituko direla, aurtengo kontuekin alderatuta, eta 17.629 milioi eurora iritsiko direla. Diru partida handiena, 5.724 milioi eurokoa, Osasun Sailak jasoko du, ohi bezala.

2027ko aurrekontuetan etxebizitzaren eta segurtasunaren alde egindako apustua ere nabarmendu du D'Anjouk, gizartearen lehen kezka nagusien artean dauden bi gai direla argudiatuta.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X