BILBO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artxandako tuneletako bat itxita egongo da astelehenetik: eragozpen nagusiak, bide alternatiboak eta aholkuak

Salbe eta Txorierri arteko tunela zarratuta egongo da bost hilabetez, azaroaren 2tik hasita. Itxierak eragin berezia izango du San Pio X.aren plazako biribilgunean, Deustuko zubian eta Agirre Lehendakariaren etorbidean. Gainera, autobus geltokiak kendu, eta Bizkaibuseko linea batzuetan aldaketak egingo dituzte. Hona hemen horren inguruan jakin beharreko guztia. 

Salbe-Txorierri tunela 2027ko apirilera arte egongo da itxita. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

Bihartik aurrera (20:00etan hasita) eta bost hilabetez, Artxandako tunelen tarte nagusia, Salbetik Txorierrira doana, erabat itxita egongo da, birgaitze lanak egiteko. Egunero 16.000 ibilgailu igarotzen dira bertatik, eta bidea zarratuta, eragozpen handiak sortuko dira Bilbotik Txorierriko igarobidera (BI-30), Bilboko Aireportura eta Bizkaiko Parke Teknologikora joateko zein kontrako bidea egiteko. Gorabehera gehien izango dituzten guneak, ordezko bideak eta bestelako datuak bildu ditugu ondorengo lerro hauetan. 

Eragozpen nagusiak

Batez ere, goizeko puntako orduetan, 07:30etik 09:30era. Aurreikuspenen arabera, 600 ibilgailu gehiago irits daitezke Deustu aldera: 

Pio X.aren plazako biribilgunea

Deustuko zubia

Agirre Lehendakariaren etorbidea 

Ordezko ibilbideak 

Txorierrirantz joateko: Salbeko zubitik abiatuta, Maurice Ravel eta Zumalakarregi hiribideak zeharkatu, BI-631 errepiderantz (Ibarsusi-Agirleta).
 
Bilboko erdialderantz (Plaza Eliptikoa) : 
  • Iparraldetik: Elorrietako erriberatik (San Ignazio), Enekuri etorbidetik edo Ibarsusi-Agirleta errepidetik (BI-631).
  • Hegoaldetik (A-8): San Mamesetik edo Zabalburutik.

Gorabeherak garraiobide publikoan

Tuneletik joaten diren Bizkaibuseko lineei eragingo die itxierak. Geraleku batzuk kendu egingo dituzte, eta zenbaiten ibilbideak moldatu. 

Geralekuak kenduko dituzten lineak:
 
A3247 (Bilbo-Aireportua)
Kendutako geltokiak: Errekalde zumarkalea 11 eta 14.
Behin-behineko geralekuak, bi noranzkoetan: Deustuko zubia/Zubiarte (Bilbobuseko geralekua).
 
A3414 (Bilbo-Getxo, Artxandako tuneletatik) 
Kendutako geralekuak: Errekalde zumarkalea 29 eta 14.
Behin-behineko geralekuak: Getxora bidean, Elkano 1; Bilbora bidean, Elkano 2 (Bilbobus).
 
Ibilbide luzeagoak eta atzerapenak izan ditzaketen lineak, batez ere puntako orduetan: 
 
A2610 (Galdakao-EHU)
A2611 (Ugao-Basauri-Etxebarri-EHU)
A2321 (Santutxu-EHU autobidetik)

Hartutako prebentzio neurriak

- Eragozpen gehien dagoen eremuak semaforoen programazioa egokituko dute.

- Informazio seinale gehiago jarriko dituzte.

- Udaltzaingoaren presentzia handiagoa izango da Pio X.aren biribilgunean, Enekuri etorbidean, Agirre anaien biribilgunean eta Zabalbiden.

Aholku orokorrak

- Ahal den neurrian, ibilgailu pribatua ez erabiltzea.

- Halabeharrez hartu behar bada, puntako orduetan gune horretatik ez ibiltzea.

- Garraio publikoko bidaia aldez aurretik antolatzea eta garaiz joatea (puntako orduetan bereziki).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X