Hauek dira Artxandako tuneletako Salbe-Txorierri tartearen itxieragatik aldaketak izango dituzten Bizkaibuseko lineak
Lanak direla eta, zirkulazioa bost hilabetez itxiko dute, datorren azaroaren 2tik aurrera, birgaitze integralari ekiteko. Bizkaibuseko lau lineei eragingo die itxierak.
Artxandako tuneletako Salbe-Txorierri tartearen itxierak Bizkaibuseko lau linearen zerbitzuari eragingo dio.
Tarte hori bost hilabetez egongo da itxita, datorren azaroaren 2tik aurrera, birgaitze integralari ekiteko. Hauek dira aldaketak izango dituzten Bizkaibuseko lineak:
3247
Aireportua
Bilbo – Aireportua: zerbitzua Termibusen pilatuko da, tarteko geltokirik gabe
3414
Getxo – Bilbo
Linea Arrontegitik ibiliko da, Artxandako tunelak erabili beharrean.
Plaza Eliptikoaren eta Ingeniarien inguruko erabiltzaileen arreta mantenduko da.
2321
Santutxu – EHU
Lineak unibertsitaterako zerbitzu-planteamenduari eutsiko dio, eta Deustuko tuneletako ibilbidea erabiliko du, Artxandakoen ordez.
2610/2611
Ugao eta Galdakao
EHUrako zerbitzuak
Zerbitzua mantenduko da, Deustuko tuneletatik igarota
Lanen aurrekontua
Artxandako tunelak 2002tik daude martxan, eta Txorierri, Bilboko aireportua eta Bizkaiko Teknologia Parkea Bilborekin lotzen dituzte. Azpiegitura osoan zehar 30.000 ibilgailu inguru ibiltzen dira egunero.
Lanen aurrekontua 20,6 milioi eurotik gorakoa da, eta antzemandako egiturazko kalteak eta filtrazioak konpontzera bideratuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Sei ibilgailuren arteko istripu batek AP-8 autobidea kolapsatu du Iurretan, Donostiarako noranzkoan
Menopausiarako Terapia Hormonala (MTH): segurua eta egokia da emakume guztientzat?
Adin txikikoak dituen Donostiako familia baten etxegabetzea aldi baterako geldiarazi dute
Gizon bat espetxeratuko dute Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa eta mehatxuak egitea egotzita
Dei komertzialak 400 zenbakiaz hasiko dira larunbatetik aurrera
Polizia manifestarien aurka oldartu da eta bost lagun atxilotu dituzte Madrilen, hezkuntza grebaren lehen egunean
Martxoaren 3ko biktimen erreparaziorako bidea ireki du Arabako Fiskaltzak
Pablo Ibarren auziko epaileak baztertu egin du lekuko berri batek deklaratzea