Artxanda
Artxandako tunel baten itxiera trafikoa zailtzen ari da Bilbon
Salbe eta Txorierri lotzen dituen bidea bost hilabetez egongo da itxita lanak egiteko. Dronez hartutako irudiotan ikus daiteke gaur goizeko zirkulazioa, atzo arratsaldean tunela itxi baitzuten.
Albiste izango dira: Artxandako tunelaren itxiera, Osakidetzaren LEPa eta EAEko aurrekontuak sailez sail
Hedabideetako gaurko lerroburu nagusiak, hitz bitan.
Artxandako tuneletako Salbe-Txorierri tartearen itxieragatik aldaketak izango dituzten Bizkaibusen lineak
Lanak direla eta, zirkulazioa bost hilabetez itxiko dute, datorren azaroaren 2tik aurrera, birgaitze integralari ekiteko. Bizkaibusen lau lineari eragingo die itxierak.
Artxandako tuneletako Salbe-Txorierri tartea itxi egingo dute azaroaren 2tik aurrera
Lanak direla eta, zirkulazioa bost hilabetez itxiko dute. Egunero 13.500 ibilgailu arin eta 420 ibilgailu astun baino gehiago ibiltzen dira tarte horretan.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Artxandako tunela itxi dute sei hilabeterako Ugasko eta Txorierri artean, azpiegitura berritzeko lanak egiteko
Artxandako tunela itxita egongo da, Ugasko eta Txorierri artean, sei hilabetez
2. tunela (Ugasko-Txorierri) itxita dagoen bitartean, Bilbo eta Txorierri arteko lotura bermatuta egongo da 1. tunelaren bidez (La Salve-Txorierri), baita Enekuriko eta Egirletako ohiko sarbideetatik ere.
Artxandako parkeko horman izandako luizi baten ondorioz, ingurua itxi behar izan dute
Eremua hesitu dute eta obrak "proiektua amaitu bezain laster" egingo dituzte.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan abandonatuta dauden edo erabiltzen ez diren 1.500 zabortegitan baino gehiagotan esku hartzeko eskatu du Ekologistak Martxan federazioak
Talde ekologistak ohartarazi duenez, administrazioek Artxanda (Bilbo), Etxe Uli (Santurtzi), Jata (Lemoiz) eta Premabi (Sondika) zabortegien berri dute aspalditik, eta ingurumena kutsatzen dutela jakin arren, hamarkadak daramatzate ezer egin gabe.
Artxandako funikularra itxiko dute hiru egunez, mantentze-lanak egiteko
Udalak jakinarazi duenez, autobus zerbitzu berezia (E5 linea) martxan jarriko da, Bilbo eta Artxandaren arteko garraioa indartzeko. Zerbitzu hori A7 lineako ohiko autobusaren osagarri modura emango da, azken horrek normaltasunez jarraituko baitu.