Artxandako funikularra itxiko dute hiru egunez, mantentze-lanak egiteko
Udalak jakinarazi duenez, autobus zerbitzu berezia (E5 linea) martxan jarriko da, Bilbo eta Artxandaren arteko garraioa indartzeko. Zerbitzu hori A7 lineako ohiko autobusaren osagarri modura emango da, azken horrek normaltasunez jarraituko baitu.
Bilboko Udalak Artxandako funikularraren zerbitzua etengo du azaroaren 10, 11 eta 12an, mantentze-anak egiteko.
Udalak adierazi duenez, autobus-zerbitzu berezia (E5 linea) jarriko da, Bilbo eta Artxandaren arteko garraioa indartzeko. Zerbitzu hori A7 lineako ohiko autobusaren osagarri modura emango da, azken horrek normaltasunez jarraituko baitu.
Autobusak Bilbobusen erabilera-arau berberak izango ditu; beraz, Bilbobusen tarifa aplikatuko da.
Bilbobusen araudia betez, ezin izango da bizikletarik ez txakurrik sartu autobusean.