Kartzelara bidali dute, behin-behinean, Arrasaten ikasle-egoitza batean sexu-erasoa egin duelakoan atxilotutako gizona
Ustezko bortxaketa joan den otsailean gertatu zen Arrasateko ikasle-egoitza batean, eta 22 urteko emakumeak ostiralean jarri zuen salaketa. Mondragon Unibertsitateak oharra zabaldu du gaur goizean, ikasle eta langileen artean bortxaketaren berri emateko, eta elkarretaratzeak egin ditu unibertsitateko campus guztietan.
Joan den otsailean Arrasateko (Gipuzkoa) ikasle-egoitza batean emakume gazte bati sexu erasoa egitea egotzita astelehen honetan atxilotutako gizonezkoa espetxera bidali dute, behin-behinean, komunikatua eta fidantzarik gabe, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Biktimak joan den ostiralean aurkeztu zuen salaketa, eta horren ondoren Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen. Ikerketa astelehen honetan amaitu da ustezko egilea atxilotu eta espetxeratzeko aginduarekin. Sexu-eraso delitu bat egotzi diote.
Mondragon Unibertsitateak, bere aldetik, oharra zabaldu du ikasle eta langileen artean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (HUEZI) emakume bat bortxatu dutela jakinarazteko. Gainera, gertatutakoa salatzeko eta biktimari elkartasuna adierazteko, gaitzespen elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian fakultate ezberdinetan.
Gertatutakoaren aurrean Unibertsitateak oharrean "gaitzespen eta arbuio irmoena” adierazi du, eta babes osoa helarazi dio erasoa jasan duen emakumeari eta ingurukoei. Era berean, beharrezko baliabide guztiak haren esku jarri dituela nabarmendu du, eta adierazi du espero duela gertakariak argitzeko jardunak “azkar” garatzea eta dagozkion erantzukizunak argitzea.
Oharrean azpimarratu dute indarkeria matxista ez dela “gertaera isolatu bat”, baizik eta emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko zein psikologikoaren aurka egiten duen “egiturazko arazo” baten adierazpena. Era berean, hezkuntza erakundea den aldetik, giza duintasuna eta benetako berdintasuna sustatzeko konpromisoa berretsi du Mondragon Unibertsitateak. Nabarmendu dutenez, lanean jarraituko dute campusak “indarkeriarik gabeko gune” izan daitezen eta jokabide sexistak errotik kentzeko balioetan hezten.
Hilabeteko epean Mondragon Unibertsitateko komunitatearekin lotuta salatzen den bigarren sexu-erasoa da. Izan ere, apirilean jakinarazi zuten Oñatiko Enpresagintza fakultateko irakasle bat bortxatzen saiatu zela gizon bat fakultateko aparkalekuan. Kasu hartan, Ertzaintzak 51 urteko gizaseme bat atxilotu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Emozioa eta ilusioa herritarren artean eklipsearen ondoren
Euskal Herrian, eguzki-eklipsea emozioz, harriduraz eta jai-giroan bizi izan dute, bereziki fenomenoa ikusteko jende ugari bildu den tokietan. Fenomenoaz gozatzeko aukera izan dutenek esperientzia paregabe eta historikotzat jo dute, ahaztezina.
Euskal Herria liluratuta gelditu da eguzki eklipse historikoarekin
EITBko kamerak euskal geografia osoan zehar egon dira esperientzia honen segundo bakoitza erregistratzeko.
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain zuzenean eskaintzen ari da eklipsea, Bardeatik.